(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilariak Japoniarekin lankidetzan aritzeko bide berriak irekitzearen aldeko apustua egin du, Nafarroako 101 enpresak hara esportatzen baitituzte beren produktu eta zerbitzuak ostirala, 2011.eko otsailak 4

Espainia Japonia Foroaren inaugurazio ekitaldian kontseilariak esan du bi herrialdeen artean teknologiaren eta jakintzaren transferentzia sustatu beharra dagoela


Pique, Pujol eta haren emaztea, Barcina eta Catalan, Espainia Japonia Forora heldu direnean.

Pique, Pujol eta haren emaztea, Barcina eta Catalan, Espainia Japonia Forora heldu direnean. ( irudia handitu )

XIII. Espainia Japonia Foroa gaur inauguratu dute Iruñeko Errege Artxibo Nagusian eta ekitaldian Alberto Catalanek, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Nafarroako Gobernuaren eledunak, parte hartu du.

Hitzaldian, Japoniako herrialdearekin lankidetzan aritzeko bide berriak irekitzearen aldeko apustua egin du. Izan ere, foru erkidegoko 101 enpresak hara esportatzen dituzte beren produktu eta zerbitzuak, eta "horrek esan nahi du Asiako merkatuak garrantzi handia duela Nafarroan eta Espainian".

Inaugurazio ekitaldiko buru izan dira, baita ere, Iruñeko alkate Yolanda Barcina eta Foroko presidentekideak, Josep Pique ministro ohia eta Shinichi Yokoyama. Foroko eztabaidagaiak ekonomiari, berrikuntzari eta ingurumenari lotutako gaiak izango dira, besteak beste ibilgailu elektrikoaren sustapena.

Catalan kontseilariak Xabierko San Frantzisko azpimarratu du, eta esan du gizon nabarmena izan zela "Europako eta Japoniako kulturen artean zubi iraunkor bat eraiki zuten" misiolari europarren artean, eta "globalizazioaren aitzindari" izan zela; Nafarroak globalizazioan du, hain zuzen, jomuga.

Catalan kontseilariak, horren harian, hau esan du: "gure ekonomiaren eta gure enpresen nazioartekotzea eta teknologia eta jakintza transferitzea lehen mailako ardatzak dira lehiatzeko gaitasuna areagotzeko eta gaur egungo egoera ekonomiaren zailtasunak gainditzeko" .
Jimenez ministroa eta Sanz Lehendakaria Espainia Japonia Foroan.

Jimenez ministroa eta Sanz Lehendakaria XIII. Espainia Japonia Foroan. ( irudia handitu )

Catalanek adierazi du Nafarroa "harro" dagoela "dauzkan jakintza, ahalmen teknologia, berrikuntzaren aldeko apustua eta energia berriztagarrien arloko esperientzia" hain foro garrantzitsuan eskaini ahal izateaz.

Azaldu du, halaber, foru erkidegoa "ideia berriak trukatzeko, herrialdeen arteko lankidetza areagotzeko eta harremanei eusteko" jarrera daukala, eta harreman horiek oso estuak direla 1980an Iruña eta Yamaguchi senidetu zirenik. Urte hartako hitzarmena handitu egin zuten 2003an: bi hirien arteko kultura, hezkuntza eta ekonomia loturak sustatzeko senidetasun gutuna sinatu zuten.

"Nafarroako Gobernuak nahi du Foroa Nafarroaren grina eta helburuen isla izatea. Nafarroa erkidego langile, solidario eta berritzailea da. Nafarroak maite ditu bere historia eta tradizioak, eta, aldi berean, irekita dauzka kanporako ateak. Gure erkidegoak uste osoa dauka aurrera egiteko eta garatzeko aukeretan, elkar ulertu eta lan egiteko zubi berriak eraiki nahi ditu, eta itxaropenez eta ilusioz begiratzen dio etorkizunari", esan du kontseilariak.

Gaurko jardunaldietako partaideak hauek dira: Atzerri Arazoetako ministroa, Trinidad Jimenez; Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz; Ekonomia eta Nazioarteko Harremanetako eta Energia Gaietako zuzendari nagusia, Jose Eugenio Salarich; Ipar Amerika, Asia eta Pazifikoko Kanpo Politikako zuzendaria, Luis Felipe Fernandez de la Peña; Casa Asia erakundeko zuzendari nagusia, Jesus Sanz; eta Japoniako hainbat pertsona ospetsu.

Gaur eta bihar, Espainiako eta Japoniako adituek hainbat gai aztertuko dituzte, besteak beste: ardatz estrategikoaren Pazifikorako desplazamendua eta Asiako herrialdeen, batik bat India eta Txinaren, eszenatoki globalera azaleratzea; Espainiak eta Japoniak sinatu dituzten enpresa eta zientzia arloko lankidetza hitzarmen berriak; eta ibilgailu elektrikoaren eginkizuna, berrikuntzaren eta ingurumenarekiko errespetuaren paradigma gisa

.

 

Dokumentazioa:
Programa del XIII Foro España-Japón

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa