(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziazio Batzordeko kideak izendatu dituzte astelehena, 2011.eko otsailak 7

Aurreikuspenen arabera, datorren asteazkenean, otsailak 16, hitzarmenaren gaurkotzea sinatuko da 2010-2014 urteetarako


Foru Gobernuak, gaurko saioan, Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonoikoaren Negoziazio Batzordearen barruan Nafarroako Gobernuko ordezkariak izendatu ditu. Batzorde horretan, Parlamentuko talde guzietako ordezkariak sartzen dira.

Unión del Pueblo Navarro Parlamentuko taldearen izenean Yolanda Barcina Angulo izendatu dute; Nafarroako Parlamentuko Sozialisten taldearen izenean, Roberto Jiménez Alli; Nafarroa Bai Parlamentuko taldearen izenean, Fermín Ciáurriz Gómez; "Izquierda Unida de Navarra" foru-parlamentarien taldearen izenean, Pablo Archel Domench; eta "Convergencia de Demócratas de Navarra" foru-parlamentarien taldearen izenean, José Andrés Burguete Torres.

Negoziazio Batzordearen buru Álvaro Miranda bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria da, eta hurrengo hauek ere osatzen dute: José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza Nafarroako Ogasuneko zuzendari kudeatzailea; Camino Bonafaux Martínez (Aurrekontuak eta Esku-hartzea) eta Cernin Martínez Yoldi (Politika eta Sustapen Ekonomikoa) Ekonomia Departamentuko zuzendari nagusiak; Pedro Ugalde Zaratiegui Ekonomia Departamentuko idazkari nagusi teknikoa; Idoia Nieves Nuin Tributu Kontroleko zuzendaria; Luis Esáin Equiza Tibutuen eta Zeharkakoen Zerbitzuko zuzendaria; Javier Zabaleta Zúñiga Arau Garapen eta Fiskalitate Zerbitzuko zuzendaria; José Antonio Razquin Lizarraga Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren zerbitzuko zuzendaria; eta Miren Maite Domínguez Muguiro Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa