(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Orreaga-Iratiko basoa eremua gestionatzeko plana onartu du astelehena, 2011.eko otsailak 7

Eremu hori Interes Komunitarioko Leku izendatuta dago eta, onartu duten foru dekretuari jarraiki, zaintza bereziko eremu izango da


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Interes Komunitarioko Leku (IKL) den Orreaga-Iratiko basoa zaintza bereziko eremu izendatzea eta gestio plana onartu du.

Orreaga-Iratiko basoa eremua Nafarroa ipar-ekialdean dago, Itzaltzu, Otsagabia, Jaurrieta, Hiriberri-Aezkoa, Orreaga, Luzaide eta Orbaitzeta udalerrietan eta 2, 9 eta 10 partzuergoetan dago banatua. Han, Nafarroako dibertsitate biologikoaren adierazgarri diren natura habitat, landare eta animaliak daude. Horietako batzuk desagertzeko zorian daude dagokien banaketa eremu naturalean, edo eremu natural txikiak dituzte; horregatik, natura habitat eta espezie horiek epe luzera aurrera egitea bermatzeko, eremu zehatz batzuk aukeratu eta eremu horietan gestio aktibo eta prebentiboko sistema eraginkorrak aplikatu beharra daude.

Iratiko basoa

Iratiko basoa ( irudia handitu )

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Interes Komunitarioko Leku (IKL) den Orreaga-Iratiko basoa zaintza bereziko eremu izendatzea eta gestio plana onartu du.

Orreaga-Iratiko basoa eremua Nafarroa ipar-ekialdean dago, Itzaltzu, Otsagabia, Jaurrieta, Hiriberri-Aezkoa, Orreaga, Luzaide eta Orbaitzeta udalerrietan eta 2, 9 eta 10 partzuergoetan dago banatua. Han, Nafarroako dibertsitate biologikoaren adierazgarri diren natura habitat, landare eta animaliak daude. Horietako batzuk desagertzeko zorian daude dagokien banaketa eremu naturalean, edo eremu natural txikiak dituzte; horregatik, natura habitat eta espezie horiek epe luzera aurrera egitea bermatzeko, eremu zehatz batzuk aukeratu eta eremu horietan gestio aktibo eta prebentiboko sistema eraginkorrak aplikatu beharra daude.

Natura habitat eta espezie horietako batzuk Kontseiluaren flora eta fauna zaintzeko 92/43/CEE eta 79/409/CEE zuzentarauetan agertzen dira; beraz, balio handia dute bai foru erkidegoan, bai Europar Batasunean.

Bi zuzentarau horiek Europar Batasunak natura zaintzeko tresna nagusiak dira, eta natura zaintzeko asmo horrekin Natura 2000 Sarea, lekuen sare ekologikoa, sortu zuten. Kontseiluaren 92/43/CEE zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bitartez sartu zuten estatuko antolamendu juridikoan.

Zuzentarau horrek Natura 2000 Sarea osatzeko irizpide zientifikoak eta egutegia ezarri zituen.

Arauaren 4. artikuluaren arabera, estatu kideek leku zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta zerrenda horretan leku bakoitzean interes komunitarioko zer habitat natural eta espezie dauden adierazi behar dute. Foru Gobernuak, 2000. urteko maiatzaren 15eko hitzarmena medio, zaintza bereziko eremu izendatu eta Natura 2000 Sarean sar zitezkeen lekuen zerrenda onartu zuen, behin-behinekoz. Leku horietako bat Orrega-Iratiko basoa eremua da.

Behin IKLak onartuta, estatu kideek zaintza bereziko eremu izendatu behar dituzte, gehienez sei urtean. Halaber, eremu horretan berezitzat hartutako habitat naturalak eta espezieen populazioak zaintzeko edo leheneratzeko neurriak zehaztu behar dituzte.

Europako Batzordeak, 2003ko abenduaren 22ko 2004/69/CE erabakiaren bitartez, Alpeetako eskualde biogeografikoko IKLen zerrenda onartu zuen; horrek esan nahi du Europako zuzentaraua aplikatu eta zaintza bereziko eremu izendatuko dutela.

Gestio Plana

Orreaga-Iratiko basoa espazioaren Gestio Plana Europar Batasuneko araudiko betekizunen arabera antolatu dute; planak, beraz, 92/43/CEE zuzentarauan jasota daude habitat eta taxonei egokitutako betekizun ekologikoak kontuan hartzen dituen jarduera, neurri eta jarraibideak dauzka.

Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak 1990eko abenduaren 27an hartutako erabakiari jarraiki, Orreaga-Iratiko basoa eremua hegaztiak bereziki zaintzeko eremua da (HBZE B-126).

HBZE horretako mugak berrikusi eta doitze kartografikoak egin ondoren, egokitzat jo dute muga horiek Orreaga-Iratiko basoa eremuko berberak izatea. Gauzak horrela, apirilaren 3ko 86/1995 Foru Dekretua medio, HBZE horietan baso animaliak babesteko eremuak (BABE) zehaztu zituzten, besteak beste lehen aipatu HBZEan dagoen BABE-2, Arrollandieta delakoa. Bere garaian BABE izendatzea eragin zuten balioak eta eremu hori zaintzea bermatzeko araudi esparrua Orreaga-Iratiko basoa eremuan jasota daude, oro har; horregatik, ez da beharrezkoa aipatu babes irudiari eustea.

Eremu horretako espazio mugak, gaur onartu duten foru dekretuaren arabera, hauek dira:

-

Iparraldeko eta mendebaldeko mugak: iparraldean Frantziako muga da, Otsagabia eta Uztarrozeren arteko mugatik hasi eta Luzaidera. Handik, hegoaldera, Gainekoleta eta Asundegi ubideen norabide berean behera egiten du, Ibañetako gainetik pasa eta Orreagaraino.

-

Hegoaldeko eta ekialdeko mugak: Orreagatik, muga Orbaitzetako fabrikara heltzen da, zenbaitetan pista batzuekin bat eginda. Orbaitzetako fabrikatik Arrazolara bidea hartzen du, Idorgaingo gainetan eta harrobian aurrera egiten du, Irati ibairaino, eta handik Berrendira, Orbaitzetako mugatik. Berrendi eta Abodi hegoaldetik 9 partzuergoaren ekialdera heltzen da eta, azkenik, Frantziako, Otsagabiako eta Uztarrozeko mugek bat egiten duten lekuan amaitzen da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa