(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iaz erretiroa hartu zuten eta hil ziren foru administrazioko 471 langileei omenaldia egin diete Baluarten asteartea, 2011.eko otsailak 8

Sanz Lehendakariak egin duten lana eskertu die eta adierazi die administrazioko ateak "irekita" dauzkatela


Iaz erretiroa hartu zuten eta hil ziren administrazioko langileei omenaldia egin diete Baluarten

Sanz Lehendakaria hizketan, iaz erretiratu edo hildako funtzionarioei Baluarten gaur egin dieten omenaldian ( irudia handitu )

Iaz erretiratu eta hil ziren foru erkidegoko administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioei eta kontratudun langileei (guztira 471 ziren) omenaldia egin diete gaur, eta ekitaldiko burua Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izan da.

Aintzatespen ekitaldi hori 1985etik antolatzen dute eta bigarren aldiz egin dute Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Lehendakariaz gain bertaratu dira lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Sanzek eskerrak eman dizkie omenduei, lanean egin duten ahaleginagatik, eta adierazi du ahalegin hori oso garrantzitsua izan dela Nafarroan hainbat arlo garatzeko: hezkuntza, komunikazioa, osasuna, gizarte laguntza eta kultur eta kirol eskaintza.

Azpimarratu du, gainera, administrazio publikoaren zerbitzura dauden langileak funtsezkoak dira krisi ekonomikoa gainditzeko, bere iritziz gizarte osoak egin behar duen ahaleginaren barruan, foru erkidegoko ongizate mailari "eusteko" eta bermatzeko "ekonomia eta finantza sendotasuna, gizarte politika arloko elkartasuna eta jarduera politikorako behar den unibertsaltasuna".  
Omendutako langileetako bat ezkutua eta aintzatespen diploma jasotzen

Sanz Lehendakaria omendutako langile bati Nafarroako ezkutua ematen. ( irudia handitu )

Halaber, Sanz Lehendakariak omenduei eskerrak eman dizkie "erabakiak hartzeko lan zaila arindu" egin dutelako, eta adierazi die administrazioko ateak "irekita" dauzkatela, erretiroa hartu badute ere.

Omendutako langileei foru erkidegoko ezkutuaren intsignia eta diploma bana eman dizkiete; diploman Nafarroako Gobernuak aintzatetsi die lanean egindako ahalegina eta profesionaltasuna.

Omendutako 471 langileetatik 211 gizonezkoak dira eta 260 emakumezkoak; 171 Osasun arloan zeuden, 190 Hezkuntzan eta 110 Administrazio Erroan.

Hamabi langile iaz hil ziren, laneko bizitza amaitu gabe.

Bestalde, 165 funtzionario Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak gestionatzen duen Foru Aldundiko bahitetxekoak dira; hori 1992. urtea baino lehen administrazioan lanean hasi ziren langileei aplikatzen zaie.

Gainerakoak beste sistema batzuetan daude alta emanda: gehienak Gizarte Segurantzan eta gainerakoak beste mutualitate batzuetan (irakasleak kasu).
Dokumentazioa:
Relación de homenajeados

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa