(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 201 familiak 247 adingabe jaso zituzten iaz asteazkena, 2011.eko otsailak 9

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak 824.000 euro bideratu zituen harrera-familiei laguntzeko


Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren esanetan, iaz Nafarroako 201 familiak 247 adingabe jaso zituzten, Familia Harrera Programaren barruan. Programa 1986an jarri zen abian eta hori kudeatzen duen Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritzak iaz 824.000 euroko gastua harrera-familiei emandako laguntzetara bideratu zuen.

Familia hartzaileen kopurua %4,68 igo da 2007 eta 2010. urteen artean, eta jasotako adingabeen kopuruak %9,29 egin du gora.

2010eko 201 harrera-familietatik 134 adingabeen familia zabalak ziren, hau da, osaba-izebak, aitona-amonak eta hurbileko ahaideak, eta 67 bestelako familiak ziren, adingabeen familia biologikoarekin inongo zerikusirik ez zutenak.

2010ean harrera-familiak batez beste 404,29 euro jaso zituen hilean. Kopuru hori osorik jasotzen dute adingabearekin zerikusirik ez duten familiek, eta familia zabalen kasuan, jasotako laguntza errentaren araberakoa izaten da.

Harrera aldi baterako izaera duen babes neurria da, eta adingabeak jatorriko familian berriz integratu ondoren amaitzen da, banantzea eragin zuten arazoak konpontzen direnean eta, betiere, adingabearen interesa kontuan hartuta. Familia-harrerako haurren profila askotarikoa da, eta adinari erreparatuz, haurrak zein nerabeak izaten dira; batzuek desgaitasunen bat izaten dute; eta beste kasu batzuetan, neba-arreben taldeak izan daitezke. Adingabe bakoitzaren ezaugarri bereziekin batera, familia-historiak dakarren desdoitze emozionala aipatu behar da.

Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak harrera-programako hiru alderdi lantzen ditu batez ere: herritarrak haurren beharrizanen inguruan sentsibilizatzea, adingabeak aldi baterako zaindu nahi dituzten familiak atzematea eta familia horiek trebatzea, harrera-prozesu osoan laguntza eta aholkularitza emanez. Ildo horretatik, 2010eko irailetik familia-harrerari laguntzeko programa berezia abian jarri da, eta 2011rako premiazko familia-harrera programa garatzea aurreikusi da, adingabeak instituzionalizatzea saihesteko, une honetan kasu puntual batzuetan gertatzen dena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa