(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mugaz gaindiko proiektu batek Bidasoa eta Urumea ibaien arroak modu bateratuan kudeatzea bultzatzen du asteazkena, 2011.eko otsailak 9

Bertizko Jaurerrian saio informatiboa egin da Gestión Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra sozietate publikoak gidatutako ekimen honi buruz


Bertizko Jaurerria Natur Parkean saio informatiboa egin da gaur goizean, Bidasoa eta Urumea ibaietako arroak modu bateratuan kudeatzeko mugaz gaindiko proiektuari buruz.

Proiektuaren bidez, Bidasoa eta Urumea ibaietako arroen kudeaketaren alderdiak metodologia bera erabiliz aztertu nahi dira, bi ibaiek antzeko ezaugarri ekologiko eta hidrologikoak baitituzte. Bidur proiektuak Pirinioen bi aldeetan uraren kudeaketa integralaz arduratzen diren entitate publikoen parte-hartzea bultzatzen du, ezagutzak trukatuta, berrikuntza-neurriak zabalduta eta bi ibai-arroetan inplikatutako sektoreen artean lankidetza bultzatuta.

Proiektuaren aurrekontua 2,3 milioi eurokoa da. Kopuru horren %65 (1,5 milioi euro) Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) diruz laguntzen du, eta gainerakoa proiektua garatzeaz arduratzen diren mugaren bi aldeetako hiru erakundeek finantzatuko dute: Gestión Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra (GAVRN) sozietate publikoa, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentukoa, proiektuaren buru da eta 1,2 milioi euro emango ditu; Gipuzkoako Aldundiko IKT Nekazal Ikerketa &Tecnologia izenekoak 552.000 euro emango ditu, eta Service Environnement, Conseil General Pyrenées Atlantiques izenekoak, 590.000 euro.

Bertizko Jaurerrian gaur goizean egindako saioan, Juan José Grau Nafarroako Gobernuko Uraren zerbitzuko zuzendariak aurkezpena egin du. Proiektua Fernando Mendoza GAVRN sozietate publikoaren koordinatzaileak azaldu du.

Saioaren bigarren zatian, proiektuan aurreikusitako jarduerei buruzko hiru hitzaldi egon dira: Javier Castiella Nafarroako Gobernuko Baliabide Hidrikoen Ataleko buruak eta Miren Errandonea GAVRN sozietate publikokoak ur baliabidearen erabilgarritasunari buruz hitz egin dute; Fernando Mendozak arroa iragazkortzeko eta konpontzeko proiektu pilotua aurkeztu du, eta amaitzeko, Isabel Ibarrolak Bidur proiektuaren web orria aurkeztu du.

Dokumentazioa:
Presentación del proyecto Bidur

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa