(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak glorieta berri bat jarri du martxan Vianan asteazkena, 2011.eko otsailak 9

Obra horrek bide segurtasuna asko hobetuko du, glorietak herrira sartzen diren eta herritik irteten diren ibilgailuen zirkulazioa antolatzen baitu


Alba kontseilaria, tokiko agintariak eta Departamentuko eta obra egin duen enpresako arduradunak, Vianako biribilgune berrian. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, eta Vianako alkatea, Gregorio Galilea Arazuri, Vianan glorieta bat jartzeko egin dituzten obrak ikustera joan dira; glorieta N-111 (Viana-Logroño) eta NA-7230 (Viana-Aguilar Kodeskoa) errepideen elkargunean dago.



Lanak egin dituzte Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Vianako Udalak sinatutako lankidetza hitzarmen baten esparruan. Zehazki, N-111 eta NA7230 errepideen elkargune zaharra berritu dute (bira egiteko errei bat zeukan erdian): glorieta itxi bat eraiki dute, sartu-irtenak eroso eta seguru egiteko.

Bisitan, kontseilariak honako hau esan du: "Vianako azpiegiturak eta bide segurtasuna asko hobetu dira azken urteetan, Nafarroako Gobernuaren Herri Lan Departamentuak egindako jarduerei esker". Alde horretatik, Albak gogoratu ditu Santiago Bidearen autobiako obrak, NA-6230 (Viana-Recajo) errepidea hobetzeko obrak eta 2008an martxan jarritako biribilgunea; biribilgune horrek N-111 (Viana-Logroño) eta NA-6320 (Viana-Recajo) errepideen elkarguneko zirkulazioa antolatzen du. Obra horiek guztiak gaur inauguratutako glorietaren osagarriak dira.

Glorieta berriak 12 metroko erradioa eta lau metroko bi errei dauzka, baita 1,25 metroko espaloi zentrokide bat ere, galtzada harri gorriz eta zintarri muntagarriz zolatua. Halaber, euri urak biltzeko 315 mm-ko hodi biltzaile bat egin dute, zortzi estolda zulorekin; eragindako zerbitzuak berriz ezarri dituzte; eta seinaleak eta 12 metro garaiko 6 farola berri jarri dituzte.

Hitzarmenean jaso bezala, Vianako Udala obrak egiteko behar ziren ondasun eta eskubideak eskuratzeaz, eragindako zerbitzuak berriz ezartzeaz, eta obren egikaritzeaz eta gastuez arduratu da. Eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua zuzendaritza teknikoaz, Kontserbazio Zerbitzuko langileen bitartez. Obren esleipen aurrekontua 247.003 eurokoa zen.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa