(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta Berrikuntza Enpresa Nazionalak hitzarmen bat sinatu dute ideia berritzaileak dauzkaten enpresaburu gazteei maileguak emateko osteguna, 2011.eko otsailak 10

Gehienez 50.000 euroko kredituak jaso ahal izango dituzte


Berrikuntza Enpresa Nazionalaren (ENISA) maileguak jaso ditzakete, hain zuzen, 35 urtetik gorako gazteek sustatuko enpresa berritzaileek, betiere Nafarroako Gobernuak sorrera prozesuan lagundu badiete, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarraren (NEBZE) bitartez.

Espainiako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarren Elkarte Nazionalak (ANCES) eta ENISAk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, estatuko EBZEek babestutako ETE berritzaileak finantzatze aldera; hitzarmenak abenduaren 31 arte iraungo du.



Maileguak dira ETEtzat hartutako merkataritza sozietateak, gehienez eskaria aurkeztu baino 24 hilabete lehenago sortutakoak. Gizarte helburuan higiezinen eta finantzaren sektoreak hartzen dituzten sozietateek ezin dute parte hartu.

Enpresek, betiere, negozio plan bat eduki behar dute, eta plan horretan jaso behar dituzte gai hauen inguruko alderdi berritzaileak: produktua edota zerbitzua, ekoizpena, merkaturatzea, gestioa, e.a. Finantzatu daitezkeen inbertsioei dagokienez, eros daitezke jarduera aurrera eramateko behar diren aktibo finko zein zirkulatzaileak.

Sozietate onuradunak, bere aldetik, ENISAk emandako maileguaren zenbatekoaren %15 jarri beharko du, berezko baliabideekin. Ekarpenak dirutan edo beste moduren batean egin daitezke; bigarren kasu horretan, jarritakoaren balioak ez du izan behar sozietate onuradunak emandakoaren %50 baino handiagoa.

Mailegu horiek ez dute azterlan gasturik eta ez dute bermerik behar. Gainera, gehienez bost urtean amortizatu daitezke eta kapital gabealdia sei hilabetekoa da, gutxienez.

Informazio gehiago jaso edo mailegua eskatu nahi izanez gero, NEBZErekin harremanetan jarri besterik ez dago.  
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa