(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

SOS Nafarroako 112 telefono zenbakian 914.000 dei jaso zituzten iaz osteguna, 2011.eko otsailak 10

264.000 intzidentzia konpontzeko 162.000 baliabide mobilizatu zituzten, eta intzidentzia gehienak osasun larrialdiak izan ziren


112ko helikopteroa

Nafarroako Larrialdi Agentziaren (NLA) aireko maniobra ( irudia handitu )

Iaz, Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) 914.165 dei jaso zituen SOS Nafarroako 112 telefono zenbakian, egunean 2.500 dei, batez beste; gehienak osasun larrialdiak ziren.

Nafarroako Gobernuak foru erkidegoko larrialdiak artatzeko daukan sisteman jasotako deien ondorioz 162.222 baliabide mobilizatu zituzten iaz. Guztira 263.996 intzidentzia konpondu zituzten, gehienak osasun larrialdiak (175.144), larrialdi farmazeutikoak (22.554) eta anbulantzia bertaratu beharreko esku-hartzeak (10.185).

Kopuru aldetik nagusitu ziren, gero, foruzainek esku hartu beharreko intzidentziak (9.000 baino gehiago) eta SOS Nafarroako langileak mobilizatu beharrekoak (8.396).

Intzidentzia horietatik 4.716 errepide istripuak izan ziren eta 4.696 zirkulazio arazoak.

Genero indarkeriagatik 1.119 esku-hartze egin zituzten, eta San Fermin jaietan 1.028. NLAk hartzen dituen esku-hartze eremuetan egunero 723 jarduera egin zituzten 2010ean.

Gehien mobilizatutako bitarteko eta langileak hauek izan ziren: lehen mailako arretako taldeak (80.411 esku-hartzetan izan ziren), anbulantziak (34.296), Foruzaingoko zirkulazio unitateak (15.051), suhiltzaile profesionalak (9.161), Foruzaingoan eraikinak babesten dituzten unitateak (8.917) eta PMAZ-ZIU anbulantziak (6.929).

Gainera, 589 esku-hartzetan aireko bitartekoak behar izan zituzten.

Iaz aurreko bost urteetan baino dei gutxixeago jaso zituzten NLAn. Izan ere, aurreko urteetan milioi bat dei baino gehiago jaso zituzten: 2005ean 1.034.241, 2006an 1.040.990, 2007an 1.185.582, 2008an 1.179.102 eta 2009an 1.078.624.

SOS Nafarroak gai bat irekitzen du larrialdi deien bitartez jasotako larrialdi bakoitzean, baina beti ez da beharrezkoa izaten giza baliabideak eta baliabide teknikoak jartzea. Kontuan hartu behar da, baita ere, intzidentzia berak dei bat baino gehiago eragiten dituela, zenbaitetan.

Iaz uztailean eta abuztuan jaso zituzten larrialdi dei gehien (83.000 inguru), eta otsailean gutxien (67.000).

Jardueren eta deien kopuruak, ordea, ez ziren beti bat etorri: esku-hartze gehien uztailean, urrian eta abenduan izan baitziren.

 

Tele-alarma eta suhiltzaileak

Tele-alarmaren erabilerak izugarri egin zuen behera iaz: 19.634 aldiz aktibatu zuten, eta 2009an 31.336 aldiz; jaitsiera, beraz, %40koa da (batik bat alarma faltsuek behera egin zutelako).

Hala ere, abisu okerrekin aktibatzen da gehien sistema (13.441), gero proba egiteko alarmekin (1.203), erabiltzaileen erantzunik gabeko abisuekin (1.583), mediku alertekin (1.038), arrazoi administratiboekin (437), erabiltzaileen erorikoekin (428) eta matxurekin (230).

Suhiltzaile etxe profesionalek egindako 9.161 esku-hartzeetatik %31,4 ziren suteak, %37,6 salbamenduak, %26,7 asistentzia teknikoak eta %4 esku-hartzerik gabeko irteerak.

NLAko suhiltzaileek, gainera, 2.710 osasun garraio egin zituzten. Halaber, Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Lesaka eta Luzaideko suhiltzaile boluntarioen etxeetan, 1.664 suhiltzaileek 5.708 lan ordu eta 374 esku-hartze egin zituzten. Suteak itzaltzeko joan den neguko kanpainan 178 sute izan ziren basoetan, eta aurreko neguan 284; udaran, berriz, 421 sute izan ziren.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa