(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak %1,2 egin zuen gora iaz eta Espainiako BPGa, berriz, %0,1 jaitsi zen ostirala, 2011.eko otsailak 11

Laugarren hiruhilekoan, BPGak %0,3 egin zuen gora foru erkidegoan eta, beraz, urte eta erdi darama igotzen


Transcripción textual del video

Nafarroako Barne Produktu Gordinak %1,2 egin zuen gora iaz, Nafarroako Estatistika Institutuak gaur goizean argitaratutako datuen arabera. Foru erkidegoa da, beraz, estatuan gehien hazi den erkidegoa, orain arteko informazioa kontuan hartuta. Esan bezala, Nafarroako BPGa igo egin da, baina estatuko ekonomiak, oro har, %0,1 egin du behera.

Informazio horren berri bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak eman du gaur goizean, prentsaurrekoan. Kontseilariaren arabera, "2011. urtea enplegua sortzeko urtea izango da Nafarroan, zalantzarik gabe"; halaber, bere iritziz, "langabezia tasak goia jo du". Gainera, 2010eko laugarren hiruhilekoan Nafarroako ekonomiak %0,3 egin zuen gora, estatuan baino hamarren bat gehiago; beraz, urte eta erdi darama igotzen.

Alvaro Miranda

Miranda lehendakariordeak eman du Nafarroako iazko BPGaren berri. ( irudia handitu )

Nafarroako Barne Produktu Gordinak %1,2 egin zuen gora iaz,

Nafarroako Estatistika Institutuak gaur goizean argitaratutako datuen arabera. Foru erkidegoa da, beraz, estatuan gehien hazi den erkidegoa, orain arteko informazioa kontuan hartuta. Esan bezala, Nafarroako BPGa igo egin da, baina estatuko ekonomiak, oro har, %0,1 egin du behera.

Informazio horren berri bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak eman du gaur goizean, prentsaurrekoan. Kontseilariaren arabera, "2011. urtea enplegua sortzeko urtea izango da Nafarroan, zalantzarik gabe"; halaber, bere iritziz, "langabezia tasak goia jo du".

Gainera, 2010eko laugarren hiruhilekoan Nafarroako ekonomiak %0,3 egin zuen gora, estatuan baino hamarren bat gehiago; beraz, urte eta erdi darama igotzen.

Estatistika Institutuak argitaratutako datuetan BPGaren beste ikuspegi bat ere badago: urte arteko aldakuntza, hau da, 2010eko eta 2009ko laugarren hiruhilekoen arteko aldea.

Alde horretatik, Nafarroako urte arteko hazkundea %1,9koa da; estatukoa, berriaz, %0,6koa.

 

Krisi aurreko aberastasunaren %100 berreskuratu da

Iazko laugarren hiruhileko datuak kontuan hartuta, BPGak sei hiruhilekoa daramatza igotzen.

Gogoratuko duzuenez, Nafarroa izan zen atzeralditik atera zen lehen erkidegoa (2009ko hirugarren hiruhilekoan), eta atzeraldiari indar gehienarekin aurre egin ziona. Guztira, 2008an krisia hasi zenetik, Nafarroak bederatzi hiruhilekotan egin du gora, eta hiru hiruhilekotan bakarrik egin du behera. Estatuan, berriz, ekonomia zazpi hiruhilekotan jaitsi egin da, eta bost hiruhilekotan igo.

Krisi ekonomikoaren garaian, hau da, 2008tik 2010era, BPGak izan duen bilakaera aztertuta, ikusten da Nafarroako joera estatuko batezbestekoaren desberdina dela.

Abiapuntu bera hartuta (2007ko laugarren lauhilekoa, 100 puntu), Nafarroako BPGak orain 100,2 puntu dauzka eta estatukoak 96,1 puntu. Horrek esan nahi du Nafarroak 2007ko, hau da, azken ekonomia oparoaldiko aberastasuna berreskuratu duela, eta estatuko ekonomia baino indartsuago leheneratu dela (aldea 4,1 puntukoa da).

Halaber, Nafarroako eta estatuko BPGaren urteko hazkundea alderatuz gero, ikusten da krisia piztu ondorengo joera desberdina dela.

Izan ere, 2007ra arte Nafarroako eta estatuko BPGen arteko aldea 0 eta 0,4 puntu artekoa zen, eta 2008, 2009 eta 2010eko aldeak 1,0, 1,1 eta 1,2 puntukoak dira (Nafarroaren alde)
.

 

Esportazioaren sustapena

Informazio estatistikoaren arabera, 2010eko laugarren hiruhilekoko BPGaren datuak adierazten du ekonomiaren indarberritzea eta 2009ko hirugarren hiruhilekoan hasitako joera aldaketa sendotu egin direla. Joera aldaketa hori eragin zuen, batez ere, industria jardueraren suspertzeak eta, neurri txikiagoan, merkatuko zerbitzuen leheneratzeak.

Eskariari dagokionez, kanpoko eskarian mugimendu asko dago, esportazioak onera egin duelako.

Besteak beste, industria ekoizpenaren indizeak gora egin du: %7,2, hain zuzen, estatuko %0,9aren aldean.

Zehazki, indize hori gainerako erkidegoetan baino gehiago igo zen Nafarroan, iaz.

Zerbitzuen sektorearen igoera ere estatuan baino handiagoa izan zen iaz:

%2,1 egin zuen gora, estatuko %0,1aren aldean.

Beste adierazle garrantzitsu batzuk eraikuntza arlokoak dira.

Iaz eraikitzen hasi ziren etxebizitza berrien kopurua (2.870) 2009koa baino (2.514) %14,2 handiagoa da. Etxebizitzen salerosketak ere %15,5 egin zuen gora: 2010ean 5.861 etxebizitza erosi ziren eta 2009an 5.033.

Hala ere, hazkunde handiena kanpoko merkataritzakoa da.

Izan ere, 2010eko urtarriletik azarora (azkena argitaratutako datu hilabete horretakoa da), Nafarroako esportazioak %36 egin zuten gora, aurreko urtearekin alderatuta. Nafarroa da merkataritza saldo handiena duen erkidegoa, 2.779,2 milioi eurokoa, hain zuzen; estatuan, berriz, balantza negatiboa da: -46.917,3 milioi euro
.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Avance del PIB de Navarra en 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa