(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gazteriaren Institutuak profesionalizatzeko laguntzak eman dizkie 35 gazteri ostirala, 2011.eko otsailak 11

Laguntzak Topaketak programaren esparruan eman dituzte; programako sari banaketa hilaren 24an izango da


Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) laguntzak eman dizkie 18 eta 35 urte arteko 35 artistari, Topaketak programako deialdiaren esparruan.

Onuradunak dira Artista Gazteen Topaketen 2008ko eta 2009ko irabazleak (proiektuko gehienez 4.000 euro jasoko dituzte) eta programan parte hartu duten beste batzuk (gehienez 1.000 euro jasoko dituzte). Laguntza horietarako gastuaren partida 50.782 eurokoa da eta laguntzen zenbatekoa aurkeztutako proiektuen aurrekontuaren %50 izango da, gehienez.

Topaketak programaren 2010eko edizioaren amaiera ekitaldia hilaren 24an egingo dute, Huarte Arte Garaikideko Zentroan: ikuskizun baten ondoren sariak emango dituzte.

NGIren laguntza jaso duten 35 proiektuetatik sei dira arte eszenikokoak, 15 arte plastikoetakoak, zazpi ikus-entzunezkoak, bi literatura generokoak, lau musikakoak eta bat modakoa.

Saritutako proiektuen helburuari dagokionez, 11 dira artea sortzeko eta ekoizteko teknika berrietan prestatzeko programak, 16 ekoizpen proiektuak, bi ikerketa proiektuak eta sei obrak sustatzeko eta zabaltzeko proiektuak.

 

Topaketak 2010 programa

Aurtengo jardueretan 200 gazte baino gehiagok parte hartu dute, arlo hauetan:

-

Ekintzailetza eta enpresa sorkuntza sustatzea. Arlo horretan hainbat jarduera egin dituzte, garrantzitsuena Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarrarekin (NEBZErekin) elkarlanean antolatutako ikastaro bat: Sormen Enpresen Gestioa. Hala, sorkuntza industriei lotutako arte eder, diseinu, arkitektura eta argazkigintza profesionalek (22k, hain zuzen) plan estrategikoak egin ahal izan dituzte, beren negozio edo enpresa proiektuak modernizatzeko, berritzeko eta finkatzeko. Halaber, profesionalizatzea sustatzeko bi jardunaldi egin dituzte: bata Ekintzailearen Egunean, "Artetik profesionalizaziora"; eta bestea "Musikako profesional izan nahi dut" jardunaldian.

-

Esperientzia trukeak eta sorkuntza egonaldiak. Arlo horretan Mugikortasun Sortzailea Plana gauzatu dute, Espainiako Gazteen Ostatuen Sarearen bitartez, arte sorkuntza sustatzeko eta estimulatzeko, diziplina anitzeko proiektuetan esku hartuta, bost hiri hauetan: Zaragoza, Miranda de Ebro, Lugo, Vic eta Kordoba. Plan horretan 18 eta 35 urte arteko 13 artista gazte nafarrek parte hartu dute, beste autonomia erkidego batzuetako gazteekin batera.

-

Sustapenaren arloan musikari gazteak babestu dituzte, batik bat 2008an eta 2009an saritutako gazte eta taldeak: "Artistas en Ruta" zirkuitu nazionalean parte hartuko dute. 2011ko lehen hiruhilekoan Horthy taldeak parte hartuko du, eta bigarren hiruhilekoan Isusko & SBRV eta Inocua taldeek.

Topaketak programako 2010eko edizioari amaiera emateko ikuskizuna hilaren 24an egingo dute, Huarte Arte Garaikideko Zentroan. Ikuskizunaren zuzendaria Alex Pastor da; Pastor antzerki zuzendaria, Erriberriko Antzerki Jaialdiko arduradun artistikoa eta Nafarroako Antzokien Sareko gerentea da. Ikuskizunaren ardatzak izango dira azken edizioko sariak irabazi dituzten artistak eta obrak:

Miguel Montañes, Luis Tarrafeta, Amaia Gracia, Patricia Bordonava, Ana Marchante, Acronikar, Telefunkens, Brigada Improductiva eta Espíritu de Contradicción. Nafarroako beste artista gazte batzuk ere parte hartuko dute.
Dokumentazioa:
Lista de beneficiarios de las ayudas a la profesionalización de jóvenes artistas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa