(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Euskal Y-arekin lotzeko azterlan informatiboaren zuzendarikidetzarako lankidetza-protokoloa onetsi du astelehena, 2011.eko otsailak 14

Protokoloaren bidez Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Sustapen Ministerioa lankidetzan aritzea nahi da konponbide egokia eta lurraldearen ikuspuntik integratua lortzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Sustapen Ministerioarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin lankidetzan aritzeko protokolo orokorraren testua onetsi du, tarte honen azterlan informatiboaren zuzendarikidetza gauzatzeko: Iruñea – lotura Euskal Y-arekin, kantabriar trenbide-korridorea – Mediterraneoa.

Sustapen Minsiterioak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egingo du. Ebaluazio hori hemen aipatu dugun azterlan informatibo hau idazteaerkin batera egingo da. Eta autonomia-erkidegoek nafar tartearen eta Euskal Y-aren arteko lotura egiteko balizko tarteen azterlan informatiboa egiterakoan iritzi koordinatua emango dute.

 

AHT

Abiadura handiko trena ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Sustapen Ministerioarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin lankidetzan aritzeko protokolo orokorraren testua onetsi du, tarte honen azterlan informatiboaren zuzendarikidetza gauzatzeko: Iruñea – lotura Euskal Y-arekin, kantabriar trenbide-korridorea – Mediterraneoa.

Protokolo horren xedea 3 administrazioen arteko lankidetza da, lurraldean konponbide integratua lortzeko eta horietako bakoitzaren eskumenekoak diren baldintzekin bateragarria izateko.

Testuan jasotakoaren ildotik, Sustapen Ministerioak azterlan informatiboa idatzi eta horretarako beharrezkoak diren zerbitzuak kontratatuko ditu. Azterlana Trenbide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko teknikari batek zuzenduko du. Era berean, Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak lanen koordinatzailea izendatuko dute. Sustapen Ministerioak egingo du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, eta azterlan informatiboa idatziko du.

Horrez gain, Nafarroako Foru Komunitateko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak elkarrekin modu aktiboan lanean arituko dira txostenak biltzeko, eta bitartekariak izango dira beste entitate batzuen eta lurralde-eskumenak dituzten beste administrazio batzuen aurrean.

Gaur onetsitako protokoloaren arabera, azterlana idazteko zerbitzuen kontratazioaren kostua Sustapen Ministerioaren kontura izango da, baina Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak txostenak biltzetik edo hasieran aurreikusi gabeko lan osagarriak egitetik eratorritako gastuak ordaindu ahal izango dituzte.

Jarraipen batzordea

Protokoloan ezarritakoaren ildotik, jarraipen batzordea sortuko da. Batzorde hori osatuko dute Sustapen Ministerioko Trenbide Azpiegituren zuzendari nagusiak, Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio salburuordeak eta Nafarroako Gobernuko Herri Lanetako zuzendari nagusiak, edo horiek eskuordetzen dituztenek.

Gaurko gobernu-saioan Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Sustapen Ministerioaren arteko lankidetza-protokolo orokorra onetsi da, batez ere tarte honen azterlan informatiboa koordinatzeari begira: Iruñea – lotura Euskal Y-arekin, edo bestela esanda, kantabriar trenbide-korridorea – Mediterraneoa.

Sustapen Minsiterioak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egingo du. Ebaluazio hori hemen aipatu dugun azterlan informatibo hau idazteaerkin batera egingo da. Eta autonomia-erkidegoek nafar tartearen eta Euskal Y-aren arteko lotura egiteko balizko tarteen azterlan informatiboa egiterakoan iritzi koordinatua emango dute.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa