(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2,8 milioi euro jarri ditu Ubarmin Klinikako ebakuntza gela berriak hornitzeko astelehena, 2011.eko otsailak 14

Ubarmin Klinikako kirurgia eremu berria Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jardueretako bat da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Ubarmin Klinikako ebakuntza gela berriak hornitzeko 2,8 milioi euroko gastua egitea baimendu du gaur. Dakizuen bezala, jarduera horrek lehentasuna dauka Nafarroa 2012 Planean.

Zehazki, klinikako bigarren solairuan kirurgia eremu berri-berria egin dute; lehen lau ebakuntza gela zeuden eta orain zortzi. Horrez gain, esnatzeko gela bat eta ZIUko beste bat jarriko dituzte, eta bakoitzean lehen zegoen ohe kopuruaren bi halako.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Osasunbideako zuzendari gerenteari Ubarmin Klinikako ebakuntza gela berria ekipamendu klinikoz hornitzeko zerbitzua kontratatzea, 2.885.000 euroren truke; klinika Nafarroako Ospitale Gunearen barruan dago.

Kontratu horrekin aipatu osasun zentroko ebakuntza gelak birmoldatzeko lanak amaituko dituzte (martxoan, seguru asko). Lan hori Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jardueretako bat da eta Gobernuak, aurrera eramateko, 12 milioi euroko aurrekontua ezarri zuen.

Proiektuari jarraiki, bigarren solairuan kirurgia eremu berri bat eraiki eta lehengo solairukoa kendu dute. Lehen lau ebakuntza gela zeuden eta orain zortzi; horietatik bi kirurgia handi anbulatoriorako erabiliko dituzte.

Halaber, esnatzeko gela berri bat eta ZIUko beste bat jarriko dituzte, eta bakoitzean lehen zegoen ohe kopuruaren bi halako .


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa