(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroaren eta Estatuaren arteko Ekonomia Hitzarmeneko Negoziazio Batzordea bildu da, eguneratze prozesuko aurrerapausoen berri emateko astelehena, 2011.eko otsailak 14

Erabaki nagusia da BEZen tartearen eragin negatiboak mugatzea, urteko gehieneko portzentaje baten bitartez


Ekonomia Hitzarmenaren Negoziazio Batzordeak bilera egin du. ( irudia handitu )

Nafarroaren eta Estatuaren arteko Ekonomia Hitzarmeneko Negoziazio Batzordea Nafarroako Jauregian bildu da gaur goizean. Izan ere, Nafarroako Gobernuak egin zion deia, hitzarmena bosturteko berrirako (2010-2014) eguneratzeko negoziazioak zertan diren ezagutze aldera; estatuaren aldetik Ekonomia eta Ogasun Ministerioa ari da negoziatzen.

Negoziazio Batzordean, Nafarroaren aldetik, Nafarroako Parlamentuan dauden talde eta elkarte guztietako ordezkariak daude: Yolanda Barcina, UPNkoa; Roberto Jimenez, PSN-PSOEkoa; Fermin Ciaurriz, Nafarroa Baikoa; Pablo Archel, IUNkoa; eta Jose Andres Burguete, CDNkoa.

Horiez gain daude lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda, eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari gerentea, Jose Ignacio Perez de Albeniz.

Miranda lehendakariordeak zehatz-mehatz azaldu die Negoziazio Batzordeko kideei Ekonomia Hitzarmena eguneratzeko estatuarekin zer gai negoziatzen ari diren eta negoziazioak nola dauden.

Nafarroako Gobernuak eta Estatuko Administrazioak hilaren 16an, asteazkenean, sinatuko dituzte Ekonomia Hitzarmena datorren bosturtekorako (2010-2014) eguneratzeko akordioak
.

 

Eduki ekonomikoa

Estatuaren eta Nafarroaren arteko Ekonomia Hitzarmenaren eguneratzea funtsean ekonomia arlokoa da eta, beraz, ez dira zergen legeak eta indarrean dagoen Hitzarmenaren Legea aldatu behar.

Negoziatzen ari diren gai nagusiak dira Nafarroak estatuari egingo dion ekarpen berria kalkulatzeko metodoa, Nafarroak estatuko karga orokorretan izango duen egozte indizea eta ekarpen hori eguneratzeko urteko indizea.

Beste gai garrantzitsu batzuk ere badaude, esaterako: legealdi honetan Foruzaingoan sartutako agente berriak Nafarroari ordaintzea eta estatuak Nafarroari osasun eta mendekotasun arloan egin beharreko ordainketen gaineko akordioei eustea.

Miranda lehendakariordeak esan duenaren arabera, Ekonomia Hitzarmena eguneratzeko aurrerapauso nagusia izan da BEZen tartea izenekoak Nafarroan izan ditzakeen eragin negatiboak mugatzea; hasieran konplexua zirudien, baina lortu dute. BEZen tarte hori Nafarroak proposatuta sartu zuten 1998an Ekonomia Hitzarmenean, Nafarroan BEZen bilketak izan ditzakeen gorabeheren berme gisa.

Azkenean, berriz ere Nafarroako Gobernuak proposatuta, estatuk onartu egin du tarte horri eustea, baina eragin negatiboak mugatuta, urteko gehieneko portzentaje baten bitartez; portzentaje horrekin Nafarroak estatuari urtero bueltatu beharreko BEZen gehieneko zenbatekoa argi eta garbi zehaztuko da.

Hala, kendu egin dute iaz, aurreko bosturtekoaren azken urtean, agerian jarri zen arrisku ekonomikoa; iaz, izan ere, BEZen tartearen eragin negatiboak handiak izan ziren. Aipatu gehieneko portzentaje hori administrazioek adostuko dute, asteazkenean hitzarmena sinatu baino lehen. Hala ere, Miranda lehendakariordeak Negoziazio Batzordeari honako hau aurreratu dio: "Nafarroaren mesederako izango da erabat, ez bakarrik portzentaje bat ezarriko delako, baita muga hori Nafarroak planteatutakoarekin bat datorren zenbatekoa izango delako".

Ekonomia Hitzarmena hurrengo bosturtekorako eguneratzeko akordioarekin, Nafarroaren eta estatuaren arteko finantza harremanak egonkorrak izango dira. Gainera, Nafarroako hurrengo legealdi osoa hartuko du, aldaketa garrantzitsurik egin behar ez bada negoziazio berria eta Ekonomia Hitzarmena 2015. urte amaieratik aurrera gauzatu beharko direlako, maiatzeko hauteskundeen ondoren hasiko den legealdi berria amaitu eta gero

.

Hitzarmena eguneratzea

Miranda lehendakariordeak esan duenaren arabera, Nafarroaren eta Estatuaren arteko Ekonomia Hitzarmena eguneratzea "erronka handia da bi administrazioentzat, Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Lege berriak sortutako eszenatokian egin behar delako, eta Lege horrek nabarmen aldatu duelako estatuaren aurrekontu eta eskuduntza egitura, batik bat diru-sarreren arloan eta estatuak erregimen komuneko erkidegoak finantzatzeko eskema berrietan; eta horrek guztiak eragina dauka Nafarroak bere gain hartu beharreko kargak kalkulatzeko moduan".

Gainera, Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanzek irailean esan bezala, "estatuaren eta Nafarroaren arteko zerga diru-sarreren bilakaeraren aldea keta krisi ekonomikoak nabarmen desdoitu zituen iaz Nafarroak eta estatuak 1998an BEZ kalkulatzeko adostutako formulak; gaur egun, formula horiek kaltegarriak dira Nafarroako ekonomiarentzat eta, zerga diru-sarreren murrizketa ez zuzenduz gero, urteetan luzatuko da".

Gaur, Alvaro Miranda lehendakariordeak Ekonomia Hitzarmenaren Negoziazio Batzordeko kideei jakinarazi die negoziazioa "oso aurreratuta" dagoela eta gai guztietan azken akordioak zehaztea besterik ez zaiela geratzen. Alde horretatik, datozen orduetan erabaki "oso on" bat hartuko dute, asteazkeneko sinadura ekitaldian islatzeko.

Azpimarratu du, gainera, Ogasun eta Aurrekontuen estatu idazkariarekin, Carlos Ocañarekin, "oso ondo moldatu" direla, akordio garrantzitsu horren negoziazioan "zuzenean" inplikatu delako; eta baita Salgado ministroarekin ere. Alabaina, ministroa Miguel Sanz Lehendakariarekin harremanetan egon da eta, horri esker, "negoziazioek bizkor egin dute aurrera".

Oraingo hitzarmena

Nafarraren eta Estatuaren arteko Ekonomia Hitzarmena 1990ean onartu zuten, Lege baten bitartez, eta adostu zuten bost urtean behin eguneratzea.

Azken hogei urteetan hitzarmena normal garatu da eta bost urtean behin eguneratu dute: 1998an, 2003an eta 2007an.

Azken hiru eguneratzeak estatuarekin adostu zituzten zegozkien bosturtekoak hasi eta bi urte eta erdira, eta, gainera, Kongresuak eta Nafarroako Parlamentuak hainbat lege onartu behar izan zituzten, 1990eko Hitzarmenaren Legea aldatzea ezinbestekoa zelako.

Oraingoan, Nafarroa eta estatua bizkor jarri dira ados, bosturtekoa hasi eta urte betera, lege berriak onartu gabe; izan ere, Hitzarmenean bertan aurreikusitako eguneratze prozesua aplikatu dute eta, prozesu horren arabera, nahikoa da estatuaren eta Nafarroaren arteko Koordinazio Batzordea ados jartzea.

Hitzarmena asteazkenean sinatuko dute, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren egoitzan, Madrilen; ekitaldian egongo dira Miguel Sanz Lehendakaria eta Elena Salgado lehendakariorde eta Ekonomia ministroa.

Miranda lehendakariordeak, bihar, PP alderdiaren Nafarroako ordezkariei harrera egingo die, Diputatuen Kongresuan daukaten ordezkaritza dela eta, gaur Negoziazio Batzordean jorratutako gaien berri emateko

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa