(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Leringo La Tahona landa-etxeari Kalitatearen Q Saria eman diote asteartea, 2011.eko otsailak 15

Landa-etxea 2009an sortu zuten eta dagoeneko bi aintzatespen lortu ditu: Nafarroako Gobernuak landa-ostatuei ematen dien sari gorena, alegia hiru haritz hostoena, eta Kalitatearen Q Saria.


Corpas kontseilaria, Turismo zuzendari nagusia eta La Tahona landa-etxearen jabeak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, Lerinera joan da gaur eguerdian, La Tahona landa-etxea ikustera eta jabeei, Nieves Cruz eta Alfredo Castillori, Kalitatearen Q Saria ematera; izan ere, aintzatespen hori duela gutxi egokitu dio Espainiako Turismo Kalitatearen Institutuak (ETKI) Madrilen (Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentua Institutuko kidea da).

La Tahona 2009ko apirilean jarri zuten martxan,

eta dagoeneko bi aintzatespen lortu ditu: Nafarroako Gobernuak landa-ostatuei ematen dien sari gorena, alegia hiru haritz hostoak, eta Kalitatearen Q Saria. La Tahona Nafarroan Q Saria lortu duen Nafarroako era horretako establezimendu bakarra da; beraz, bi aintzatespenak dauzkan edukiera goreneko (16+2) landa-etxe bakarra da.

Estatuko turismo sektore enpresei urtarrilean eman zizkieten Kalitatearen Q Sariak, Madrilen. Ekitaldia Santiago Bernabeu futbol-zelaiko ohorezko palkoan egin zuten; 1.300 lagun baino gehiago bertaratu ziren eta buruak Turismo idazkari nagusia, Joan Mesquida Ferrando, eta ETKIko presidentea izan ziren.

Landa-etxeak Leringo arkitektura dauka eta herriko historia kontatzen du. Eraikinak 1.000 metro koadro inguru dauzka eta obrak egin dituzte, batez ere, pareta, zoru eta sabaietan. Honako elementu hauek errespetatu egin zituzten: buztin errezko zoruak, eskuz margotuak; Douglas izeien egurraz egindako oholtzak; gapirioak; mozarabiar kutsuko hegalak; upategiak; lorategia, harrizko museoarekin eta antzinako lanabesekin; eta antzinako su txikia.

Upategi batean spa delako bat jarri dute eta bestean eliz artearen gaineko bilduma bat.

Etxean pinakoteka bat dago, Pepe Ansoain margolariarekin obrekin, eta artisau erara egindako altzariez hornitua dago.

Ingurumen aldetik eramangarria da eta domotizatuta dago.

Establezimendua eraikitzeko 600.000 euro inguru inbertitu zituzten; Nafarroako Gobernuak 70.000 euroko diru-laguntza eman zien jabeei, Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bitartez

.

Landa-turismoaren hazkuntza

Nafarroan landa-turismoko bidaiari kopuruak %16,8 egin du gora 2009tik 2010era;

eta gaueko egonaldiek %13,8.

Merkatuen arabera, gehien gora egin dutenak dira barruko turismoa, hau da, nafarrena (%35,5), Euskal Autonomia Erkidegokoa (%18,7) eta Kataluniakoa (%17,7).

Corpas kontseilariaren iritziz, landa-ostatuek aurrera egin behar dute teknologia berrietan, nortasuna eta giza tratua galdu gabe.

Azpimarratu du, halaber, produktua berezitu beharra dagoela, jatorrian segmentatuz eta balio erantsia gehituz, kultura, gastronomia, kirol eta nekazaritza jardueren bitartez, besteak beste.

Azkenik, adierazi du ezinbestekoa dela sektorea profesionalizatzea, prestakuntzaren bitartez; produktuaren kalitatea hobetzea, kalitatetzat hartuta bezeroen asmoak prezio onenean betetzeko eskaintzen den zerbitzua; eta elkartegintzari garrantzia ematea, erkidegoko gobernuarekin erakunde transmisore bat sortze aldera

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa