(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak PFEZren moduluen %12ko murrizketa onetsi du berriro ere nekazarientzat eta abeltzainentzat asteartea, 2011.eko otsailak 15

Zergak moduluen arabera ordaintzen dituzten denda txikietarako, ostalarientzako eta beste kolektibo batzuentzako %5eko beherapenari eta langile berriengatik zeroko kostuari eutsiko zaio


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak nekazari eta abeltzain guztiei aplikatutako moduluetan %12ko murrizketa onetsi du berriro, 2010eko sarrera fiskalak suspertzeko. Horrez gain, sektore zehatz batzuek, hala nola esnetarako behien ustiategiek eta fruitu ez-zitrikoenek, murrizketa bereziak izango dituzte.

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria eta Félix Bariáin Zaratiegui Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuneko (UAGN) lehendakaria komunikabideen aurrean agertu dira gaur goizean Gobernuak onetsitako neurri fiskalak azaltzeko. Neurri horiek atzeraeraginez aplikatuko dira 2010. urtean, eta ondoreak aurten egingo den Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenean ikusi ahal izango dira.

 

Nekazarientzako neurri fiskalak

Sanzberro kontseilaria, Miranda presidenteordea eta Félix Bariáin UAGNko lehendakaria nekazarientzako eta abeltzainentzako murrizketa fiskalak aurkezten. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak nekazari eta abeltzain guztiei aplikatutako moduluetan %12ko murrizketa onetsi du berriro, 2010eko sarrera fiskalak suspertzeko. Horrez gain, sektore zehatz batzuek, hala nola esnetarako behien ustiategiek eta fruitu ez-zitrikoenek, murrizketa bereziak izango dituzte.

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria eta Félix Bariáin Zaratiegui Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuneko (UAGN) lehendakaria komunikabideen aurrean agertu dira gaur goizean Gobernuak onetsitako neurri fiskalak azaltzeko. Neurri horiek atzeraeraginez aplikatuko dira 2010. urtean, eta ondoreak aurten egingo den Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenean ikusi ahal izango dira.

Gaur aurkeztutako neurriak enpresaburu txikiei bideratuta daude batez ere, bereziki nekazariei eta abeltzainei, PFEZn moduluen araberako tributazio sistemari atxikita daudenak. Eskura dauden azken datuen arabera, gaur egun 32.200 pertsonak moduluen arabera ordaintzen dituzte zergak, eta horietatik 24.200 nekazaritza, abeltzaintza edo basogintza jardueretan aritzen dira.

Moduluak jardueraren errendimendu garbia modu objektiboan zehazteko sistema dira. Jarduera horren arabera, sarreren bolumen osoari indize bat aplikatzen zaio, eta indize horren bidez nekazariak edo abeltzainak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenean deklaratu behar duen errenta kalkulatzen da.

Beherapen fiskalak

Aurkeztutako neurriak Foru Aginduaren bidez argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Foru Gobernuak 2011. urterako abian jarritako neurri fiskalen sortaren barruan sartzen dira. 2008. urtetik arlo fiskalean antzeko neurriak aplikatu dira lehen sektorearen egoera ekonomikoa hobetzeko eta jarduera jakin batzuetan ustiapen kostuen gorakadak izandako ondorioak arintzeko.

Horretarako, 2011ko Errenta Aitorpenean (2010. urteari dagokiona) %12ko murrizketa orokorra aplikatuko da, hau da, abeltzainek eta nekazariek sarreren %88 deklaratuko dituzte, ez %100. Jarduera jakin batzuetan, murrizketa zehatzak ezarri dira. Murrizketa handienak jarduera hauek izango dituzte: esnetarako behien ustiategietan murrizketa %46koa izango da; Errioxa jatorri-deiturakoa ez den ardorako mahatsa ekoizten duten nekazariek %75eko murrizketa izango dute, eta fruitu ez-zitrikoak ekoizten dituztenek, %47koa.

Neurriak merkatari txikientzat

Lehen sektorekoak ez diren jardueretan ezarritako moduluek, hau da, merkatari txikiei, ostalariei eta negozio txikiei dagozkienek, iaz aplikatutako %5eko beherapen orokorrari eutsiko diete. Hala ikusiko da 2010. urteko ondoreak dituen apirileko PFEZren aitorpenean.

8.000 pertsona ingurukoa den kolektibo horrentzat 2010ean lan sorrera suspertzeko abian jarritako neurriari eusten zaio. Zehatz esanda, 2011. urte osoan langile berriak kontratatzea ez da zenbatuko moduluaren ondoreetarako. Hau da, ez dira zerga gehiago ordainduko langileak kontratatzeagatik. Neurri horren bidez, Nafarroako Gobernuak merkatari txikiei lanpostu berriak sortzen lagundu nahi die.

Gaur goizean aurkeztutako testuan 2011. urtean jarduera hasten duten langile desgaituentzako baldintza fiskalei mesede egiteko neurri batzuk bildu dira, hala nola moduluan %70eko beherapena egitea jarduera hasten den urtean eta hurrengoan (beherapen hori iaz gehitu zen). Neurri horren bidez, 2 urtez errendimenduen %30ari dagozkion zergak ordaintzen dira.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa