(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakaria Nafarroako Zirkuituan egoitza finkoa duen lehen enpresaren, Astra Racing italiarraren, instalazioak ikustera joan da asteartea, 2011.eko otsailak 15

Konpainiarekin sinatutako hitzarmenari esker, Los Arcoseko Zirkuituan lehiaketarako, aisiarako eta prestakuntzarako 40 ibilgailu egongo dira, guztira 1,6 milioi euro balio dutenak


Sanz Lehendakaria Los Arcoseko zirkuituan

Sanz Lehendakaria Astra Racing enpresaren instalazioetan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz, Astra Racing enpresa italiarrak Los Arcoseko Nafarroako Zirkuituan dauzkan instalazioak ikustera joan da; enpresa hori ekainean inauguratutako kirol konplexuan egoitza finkoa daukan lehena da.

Astra Racing lehiaketarako ibilgailuen fabrikazio, konponketa eta mantentze-lanetan espezializatuta dago. Enpresak akordio bat adostu du Nafarroako Zirkuituarekin, barrutian instalatzeko eta automobil lehiaketak, prestakuntza jarduerak eta zaletuek abiadura handiko zirkuituetan gidatzeko jarduerak sustatzeko.

Enpresa italiarraren asmoa da estatuko kirol jarduera guztiak Nafarroan zentralizatzea. Horretarako, profesionalen taldearen parte bat Los Arcosera eraman du.

Sanz Lehendakariarekin batera Zirkuituan izan dira bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda; Astra Racing enpresako zuzendaria, Luca Pregliasco; Nafarroako Zirkuituko zuzendaria, Michel Ligonnet; eta Los Arcoseko alkatea, Jeronimo Gomez.

Sanzek hitzaldian esan du Astra Racing enpresak "ekintza, bizitasuna eta ospea" emango dizkiola abiadura handiko zirkuituari eta sektoreko beste enpresa batzuk erakarriko dituela. Sanzek espero du konpainiarekin hasitako elkarlana areagotzea eta "mesedegarria izatea bai enpresarentzat, bai Nafarroako Zirkuituarentzat; eta motor kirolak eta abiadura lehiaketak sustatzea", azpiegitura hori erakargarri eta Lizarrerrian eta Nafarroa osoan enplegu eta zerbitzu sortzaile gisa "egonkortzeko".

Nafarroako Zirkuituarekin adostutako akordioaren arabera, Astra Racing enpresak errenta finko bat ordainduko du instalazioak erabiltzeagatik.

Puntako logistika egoitza bat izango du, negozio aukera berriak sortzeko, normala den baino merkeago. Astra Racing enpresak bost lagun dauzka Nafarroan zuzenean lan egiten, eta espero du 2011n orain arte adina lanpostu sortzea, batez beste, hau da, zazpi lanpostu. Kirol lehiaketetan, 30 lagunek lan egingo dute. Bost urtean, enpresa italiarrak 10-15 lanpostu zuzen eduki nahi ditu. Horri gehitu behar zaizkio zeharka sortuko duen enplegua hainbat sektoretan: mekanikan, karrozerian, ibilgailuen garraioan, ingeniaritza mekanikoko zerbitzuetan, ordezko piezetan eta ostalaritzan.

Nafarroako Zirkuituak, hitzarmen horri esker eta gasturik egin gabe, lehiaketarako, aisiarako eta prestakuntzarako 40 ibilgailu izango ditu, guztira 1,6 milioi eurokoak; ibilgailuak hauek izango dira:

Seat Leon Supercopa, Seat Ibiza SC, Nissan 350Z Challenge, Mazda Rx8 eta Mx5 Cup.
Sanz Lehendakariak gidatu duen Astra enpresaren ibilgailu elektrikoa.

Sanz eta Pregliasco, Lehendakariak gidatu duen Astra enpresaren ibilgailu elektrikoarekin. ( irudia handitu )

Gainera, barrutian kirol ingeniaritza mekanikoko laguntza teknikoa eta aholkularitza zerbitzua izango dute eskura, kirol, enpresa eta aisia sektoreentzat, adibidez.

Nafarroako Zirkuitura joan diren agintariak Astra Racing enpresaren aurkezpen ofizialean parte hartu dute, boxetako eraikinean. Ondoren, instalazioetara bisita egin dute, Ligonnet eta Pregliascorene eskutik, eta ikusi dute enpresako mekanikariek ingeniaritza mekanikoko lanak nola egiten dituzten.

Ekitaldirako, enpresako ibilgailu batzuk zirkuituaren irteera arkuan jarri dituzte .

 

Lehiaketetarako zerbitzu integralak eta Mekanika Eskola

Astra Racing enpresak lehiaketa profesionaleko zerbitzu integralak eskaini eta lehiaketarako ibilgailuen gidaritzarekin zerikusia duten jolas eta prestakuntza jarduerak antolatu nahi ditu.

Enpresak estatuko hainbat turismo txapelketatan parte hartzen du, besteak beste Espainiako Erresistentzia Kopan; txapelketa hori, hain zuzen, Nafarroako Zirkuituan egingo dute urria amaieran. Gauzak horrela, Nafarroa ibilgailuak zaintzeko eta prest jartzeko base logistiko bihurtuko da; gainera, erkidegoan probak eta test saioak egiteko ibilbidea izango dugu.

Nafarroako Zirkuituko Automobilismo Txapelketa Ireki berrian parte hartu nahi duten pilotuek ibilgailuak errentan har ditzakete, lasterketetarako edo 2011ko denboraldi osorako.

Nafarroako Zirkuituko Lehiaketa Irekian automobil eta motozikleta lasterketak egingo dituzte, batik bat Nafarroako eta inguruko autonomia erkidegoetako pilotuentzat. Lehiaketa horiek Nafarroako Zirkuituak eta Motorlan Aragon Hiriak antolatzen duten Zirkuitu arteko Lehiaketarako puntuak lortzeko balioko dute. Nafarroan modalitate bakoitzeko hiru lasterketa egingo dituzte.

Astra Racing Nafarroako Zirkuituan sartzearekin batera, Nafarroako lehen Lehiaketa Mekanikako Eskola sortuko dute, eta praktikak egingo dituzte kirol instalazioetan

.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Presentación de Astra Racing en Navarra

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa