(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

37 hautagai daude 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria eskuratzeko osteguna, 2011.eko otsailak 17

Saria 40.000 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak elkarrekin ematen dute


Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaietako Departamentuak 37 hautagai ditu

2011ko Elkartasunaren Vianako Printzea Nazioarteko Saria eskuratzeko. Saria 40.000 eurokoa da eta martxoaren erdialdean ebatziko da. Vianako Printzea Nazioarteko Sariak Iruñean ematen dituzte urtero Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Asturias eta Vianako printze-pritzesa berorren gorentasunek.

Hautagaiak gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeak dira. Txirotasunaren aurkako borrokan, hezkuntzan, osasunean eta gizarte-garapenean proiektuak garatzen dituzte. 19 herrialdetakoak dira eta bat nazioarteko erakundea da. Hautagaiak herrialde hauetakoak dira: Kolonbia, 7; Espainia, 6; Nikaragua, 3; Guatemala, 2; Venezuela, 2; Ekuador,2; Peru, 2, eta proiektu bana herrialde hauetatik: Ginea, Sierra Leona, Etiopia, India, El Salvador, Panama, Mexiko, Argentina, Bolivia, Haiti, Kongoko Errepublika, Suitza, eta Red de Jóvenes afectados por la Guerra nazioarteko erakundea.

Saria emango duen epaimahaiaren buru Miguel Induráin Larraya Frantziako Tourra bost aldiz eta Italiako Giroa birritan irabazi duen txirrindulari ohia izango da. Kiroletako Asturiasko Printzea saria jaso zuen kirol-ibilbidea aitortzeko. Hauek dira epaimahaiko gainerako kideak:

- Miguel Ángel Argal Echarri, Medicus Mundi Navarra elkartearen kide sortzailea eta Medicus Mundi Internacional elkarteko lehendakari ohia.

- Xavier Longan, Nazio Batuen Milurtekoaren Kanpainan Hiriekiko eta Toki Gobernuekiko (Europa) harremanen arduraduna.

- Olivier Consolo, Confédération Européenne des ONG d’urgence et de développement (CONCORD) konfederazioko zuzendaria.

- Eduard Soler Cuyas, Farmamundiko eta Confédération Européenne des ONG d’urgence et de développement (CONCORD) konfederazioko Administrazio Kontseiluko kidea, GGKEen Espainiako Koordinakundea ordezkatuz.

- María Isabel García Malo, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria.

- Javier Cortajarena Goñi, Euskadiko Kutxako Nafarroako eskualde zuzendaria.

- Idazkaria: Andrés J. Carbonero Martínez, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria.

Dokumentazioa:
Relación de candidaturas al Premio Príncipe de Viana de la Solidaridad 2011

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa