Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak estatuari eskatu dio autonomia erkidegoak aintzat hartzeko LTDa ezartzeko fase berrian
osteguna, 2011.eko otsailak 17
Industria Ministerioak, martxoaren 1ean, aldaketak egingo ditu telebista emanaldietan eta, ondorioz, telebista kanalak berriz sintonizatu beharko ditugu
Nafarroako Gobernuak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari eskatuko dio LTDa ezartzeko fase berrian autonomia erkidegoek zuzenean parte hartzea.
Ministerioak telebista emanaldiak doitu egingo ditu martxoaren 1ean eta, ondorioz, herritarrek telebista kanalak berriz sintonizatu beharko dituzte.
Gaur goizean, LTDaren Foroak foru erkidegoko telebista emanaldien egoera izan du hizpide Iruñean. Foroa Nafarroako Gobernuak sustatuko erakunde bat da, telebista seinale digitala ezartzea errazteko; eta erakunde horretan telekomunikazioen sektorearekin lotura duten hamar erakunde publiko eta pribatu daude.
Herritarrek hiru hilabete izango dituzte telebistak moldatzeko. Esan bezala, martxoaren 1ean egingo dituzten aldaketen ondorioz ez dira telebistak aldatu behar, kanalak sintonizatu bakarrik. Nafarroako Gobernuaren iritziz, telebista seinaleak aldatzeko bi aste soilik falta dira eta herritarrei ez diete informazio nahikoa eman. Foru Administrazioaren arabera, gainera, Industria Ministerioak ez ditu autonomia erkidegoak kontuan hartu LTD ezartzeko fase berri horretan batera lan egiteko; horregatik, Foru Gobernuak jarraibide teknikoak jasotzeko zain dago.
Nafarroako Gobernuak adierazi du, halaber, datorren hilean egingo dituzten aldaketak behin-behinekoak direla. Izan ere, Industria Ministerioak berak ezarritako egutegiari jarraiki, 2015. urtera arte ez dituzte LTDeko kanalak behin betiko konfiguratuko.
Foru Gobernuak gogoratu du urte bete baino gutxiago pasa dela 2010ean Espainian telebista analogikotik digitalerako trantsizioa burutu zela. Prozesu horretan herritarrek ahalegin handia egin behar izan zuten; batzuk harrera tresna teknikoak eta telebistak moldatu behar izan zituzten, haien poltsikotik dirua jarrita, LTDeko seinalea sintonizatzeko. Telebista digitala ezartzen lehena Nafarroa izan zen: 2009ko abenduan prozesua amaituta zegoen.