(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak milioi bat euro baino gehiago inbertitu du Artaxonako industrialdean ostirala, 2011.eko otsailak 18

Industrialdeak guztira 53.038 m² dauzka, eta industria lursailek 10.820 m² hartzen dituzte


Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roig Aldasorok inauguratu du gaur goizean Artaxonako industrialde berria. Industrialdea tokikoa da eta herriko Udalak eta Nafarroako Gobernuak sustatu dute, azkenak Nasuinsa sozietate publikoaren bitartez.

Ekitaldian parte hartu dute Artaxonako alkateak, Pedro Mari Ejeak, eta Nasuinsako zuzendari gerenteak, Ignacio Nagorek.

Foru Gobernuak 1.062.893 euro inbertitu ditu industrialdean, eta Udalak eraikitzeko lurra jarri du, guztira 53.038 m²; industria lursailek 10.820 m² hartzen dituzte.

Hiru enpresek dagoeneko gorde dute lursail bana:

- Gasoleos Artajona SL enpresak gasolio abiltzeko eta banatzeko parke bat jartzeko.

- Ochoa Echeverria Hermanos SL enpresak haragikiak artisau erara egiteko nabea eta instalazioak jartzeko.

- Talleres Armendariz SL enpresak arotzeria metalikoko tailerra jartzeko.

Industrialde berri hori Nafarroa 2012 Planean dago, eta Artaxonan industria lurzoruaren eskariari eta aurreikuspenari erantzutea eta udalerrian jarduera berriak ezartzen laguntzea ditu helburu. Industrialdea sortzea ezinbestekoa zen, inguruan industria erabilerarako antolatutako lurzoru publiko gutxi dagoelako.

Asmoa da, baita ere, lurzoru publikoa biltzea, zonara enpresak erakartzeko.

Industrialdea urbanizatzeko lanak Construcciones L. Elcarte SL enpresak egin ditu.

 

Industrialdearen kokapena


Ekonomia Jardueren Eremua nekazaritza jardueradun eremu batean jarri dute, Kaskiturria izeneko parajean. Industrialdea Artaxona kanpoaldean dago, Mendigorriarako irteeran.

Bi fasetan eraikiko dute; lehena eginda dago, eta guztira zortzi industria lursail daude. Bigarren fasean erabilera anitzeko lursail bat eta industria lurzoru handiagoa jarriko dituzte, gerora sor daitezkeen premiei erantzuteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa