Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Industrialdeak guztira 53.038 m² dauzka, eta industria lursailek 10.820 m² hartzen dituzte
Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roig Aldasorok inauguratu du gaur goizean Artaxonako industrialde berria. Industrialdea tokikoa da eta herriko Udalak eta Nafarroako Gobernuak sustatu dute, azkenak Nasuinsa sozietate publikoaren bitartez.
Ekitaldian parte hartu dute Artaxonako alkateak, Pedro Mari Ejeak, eta Nasuinsako zuzendari gerenteak, Ignacio Nagorek.
Industrialdearen kokapena
Ekonomia Jardueren Eremua nekazaritza jardueradun eremu batean jarri dute, Kaskiturria izeneko parajean. Industrialdea Artaxona kanpoaldean dago, Mendigorriarako irteeran.
Bi fasetan eraikiko dute; lehena eginda dago, eta guztira zortzi industria lursail daude. Bigarren fasean erabilera anitzeko lursail bat eta industria lurzoru handiagoa jarriko dituzte, gerora sor daitezkeen premiei erantzuteko.