(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Fitero Monasterioa zaharberritzeko lanak bisitatu ditu ostirala, 2011.eko otsailak 18

Klaustroaren ekialdeko hormartearen egitura sendotzeko lanak amaitu dira


Sanz Lehendakaria, Corpas kontseilaria eta Fiteroko alkatea, klaustroaren barruan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak, Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariarekin eta Francisco Javier Yanguas Fiteroko alkatearekin, monasterioko klaustroan egindako zaharberritze lanak bisitatu ditu gaur. Lanen bidez ekialdeko hormartearen egitura sendotu da. Kontratua Construcciones Zubillaga enpresari esleitu zitzaion, 664.715 euroko aurrekontuarekin.

Horren aurretik, klaustro zaharreko ekialdeko hormartearen eta alboko gelen estalkiak zaharberritu ziren. Proiektuak 517.468 euroko aurrekontua izan zuen eta Construcciones Zubillaga enpresari esleitu zitzaion, 511.874 euroren truke.

Fiteroko Monasterioa zaharberritzeko Nafarroako Gobernuak 5.250.000 euroko aurrekontua bideratu du, eta Nafarroa 2012 Planaren barruan dago. Tenplua Foru Komunitateko arte-multzo nagusietakoa dela esaten da. Hori dela eta, monasterioa sendotzea eta konpontzea Nafarroako monumentu-ondarea zaintzeko lan-ildoen barruan lehentasunezko helburua da.

Monasterioaren neurriak kontuan hartuta, apurka-apurka jardutea planifikatu da, etapa desberdinetan gela desberdinak sendotuz joateko. Aipatzekoa da garrantzi historiko eta artistikoa izateaz gain monumentu multzo hori Nafarroako Erriberako gune turistiko nagusietakoa dela.

Monasterioan zistertarrak bizi izan ziren 1836an sekularizatu ziren arte. XV. mendetik aurrera, multzoak herri garrantzitsua biltzen zuen bere inguruan –monasterioaren kultura eta ekonomia bizitasunaren emaitza moduan–, eta desamortizazioaren ostean abade-etxea herriko parrokia bihurtu zen. Horri esker, monasterioko gelak egokituta eta eraldatuta iritsi zaizkigu, XIX. mendetik aurrera izandako jabe berrien beharrizanen arabera. Gainera, horri esker –Nafarroako gainerako monasterio handietan ez bezala– monasterioak ibilbide historikoan pilatutako arreo liturgikoa in situ gorde da.


Sanz Lehendakaria, Corpas kontseilaria eta Fiteroko alkatea, klaustroaren kanpoaldean. ( irudia handitu )

Zaharberritze proiektua

Proiektuan aldez aurretik apeoak egin dira arkuterien azpian eta behe-solairuko gangetako perpiañoak, iparraldeko eta hegoaldeko hormarteen ondoan dauden bi arkuteriak barne hartuta. Arkuterietako enjutak eta horien abiapuntuak ere berritu dira, baita pilastren aurrealdeetako beheko aldeetan ere.

Zimenduak sendotzeko, jangela zaharreko eta logela zaharreko gangen artean irekitako galeria bete da, aldez aurretik muturrak enkofratuta. Birjartzeetan erabilitako harria Nafarroaren erdialdeko hareharria da, eta klaustroa eraikitzeko erabilitako materialaren antzeko ezaugarriak ditu.

Pilareetako moldurak berriz jarri dira piezaren bat falta zenean, baina ez da ezer egin harea bihurtzearen eraginez edo ezkatatzeen eraginez profila desitxuratuta dutenen kasuan. Lanketarako zizela erabiliko da, jatorrizkoaren antzekoa baita.

Fiteroko Monasterioa

Fiteroko Santa María Monasterioa monumentu historiko-artistiko moduoan aitortu zuten 1931ko ekainaren 3ko Dekretuaren bidez. Nafarroan zistertarren ordenak eraikitako multzo monastiko handietako bat da, eta eraikinak XII. mendetik XVIII. mendera eraikita daude.

Monasterio zaharreko abade-eliza, sakristia eta komuna, goiko eta beheko klaustroa, kapitulu-gela eta horren gainean kokatutako gela Iruñeko artzapezpikutzarenak dira. Abade-jauregia eta mendebaldean kokatutako patioa titulartasun pribatukoak dira. Liburutegiaren eta sukaldearen eraikinak pribatuak ziren. 1996. urtean Udalari laga zitzaizkion zaharberritu zitzan. Ondoren, Fiteroko Udalak Nafarroako Gobernuari saldu zizkion.

Monasterioaren gainerako eraikinak udal titulartasunekoak dira: logela zaharra, zinema hartzen duena; logela berria, gaur komentua eta adinekoen egoitza dena; ostatu berria, Malben plaza, plaza horren mendebaldeko galeria eta ekialdean oraintsu egin den eraikina, udaletxeak hartzen dituena, udal bulegoak eta adinekoen egoitza.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa