(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baztan eta Ultzama ibarretan egingo dira aurten Foruzaingoaren Eguna ospatzeko ekitaldiak ostirala, 2011.eko otsailak 18

Ekitaldi nagusia martxoaren 1ean, asteartean, izango da Elizondon, baina aurretik hitzaldien eta jardueren zikloa egingo da Oronoz-Mugairin, Bertiz Jaurerrian, Donezteben eta Larraintzarren


2010eko Foruzaingoaren Eguna, Zangozan.

2010eko Foruzaingoaren Eguna, Zangozan. ( irudia handitu )

Foruzaingoaren urteroko jaia Baztan eta Ultzama ibarretako zenbait herritan egingo da aurten. Aurreko edizioetan Zangozan, Tafallan, Lizarran eta Tuteran egin da. Ekitaldi nagusia datorren asteartean, martxoak 1, egingo da Elizondon. Aurreko astean jardueren programa garatuko da Elizondon, Donezteben, Oronoz-Mugairin, Bertiz Jaurerrian eta Larraintzarren.

Aingeru Guardakoa Foruzaingoaren zaindariaren ekitaldi nagusia Elizondon egingo da, herriko polizia-etxe berriaren lanen hasierarekin bat etorriz. Polizia-etxe berriak inguruko 27 udalerriri eta 26.000 herritarri zerbitzua emango die, datorren udazkenean eraikitze lanak amaitu ondoren. Jardunaldiak –izaera ibiltaria dute 2006tik; urte horretan Xabierren egin ziren- kidego horren jarduera zabaltzeko eta herritarrekin harreman zuzenerako topagunea sortzeko pentsatuta daude.

Programa datorren astelehenean, otsailak 21, hasiko da, ‘Enpresa eta granja seguruak kanpainari’ buruzko hitzaldi-solasaldi batekin. Inguruko Foruzaingoak kanpaina hori duela gutxi aktibatu du, tokiko enpresa- eta abeltzaintza-ehunaren segurtasun objektiboa eta subjektiboa hobetzeko. Jarduera hori 16:00etan izango da Ultzamako zentro zibikoan, Larraintzarreko ostatu ohian kokatuta dagoena. Asteartean, otsailak 23, Elizondoko kultura-etxean, Aritzkunenean, 18:00etan, genero-indarkeriari buruzko hitzaldia egingo da eta "Adineko bat ere ez bakarrik Elizondoko polizia-etxearen eraginpeko baserrietan’ kanpaina aurkeztuko da. Kanpaina hori Baztango Foruzaingoaren egoitzaren eragin-esparruan hirugarren adineko pertsonen segurtasuna hobetzera bideratuta dago.

Bertiz Jaurerria natura parkean Foruzaingoaren barruan jubilatu edo hil diren kideei omenaldia egingo zaie asteazkenean, otsailaren 24an. Goizean meza egingo da Oronoz-Mugairiko Jasokunde parrokian (11etan), eta ondoren Bertiz Jaurerriko instalazioetan omenduei ohorezko metopak emango zaizkie, lanbide-ibilbidea aitortzeko. Aitorpenak Alfonso Fernández Díez Foruzaingoaren buruak emango ditu.

Egun berean, Doneztebeko ikastetxe publikoan Foruzaingoaren ateak irekitzeko eguna egingo da. Ekitaldi horretan, kidegoko unitateek haien lana garatzeko erabiltzen dituzten baliabideak eta materialak aurkeztuko dituzte. Jardunaldi horretan Trafiko eta Bide Segurtasun arloan, Joko eta Ikuskizunen brigadan, Ingurumena Zaintzeko brigadan, Polizia zientifikoaren dibisioan eta esku-hartze dibisioan egiten den lana ezagutu ahal izango da. Txakurren unitateak erakustaldia egingo du eta haurrek magia ikuskizunez edo haur-txartela izapidetuz gozatu ahal izango dute. Horrez gain, Esku-hartze Berezien Taldeak maniobren erakustaldia egingo du Nafarroako Gobernuko helikopteroarekin. Simulazio bat egingo du, zaurituak erreskatatuz eta espezialistak leran eramanez. Jardunaldi hau hartzen duen ikastetxeko ateak 14.45etik 18:30era irekita egongo dira. Asteazken horretan ‘Trafikoa eta istripuak’ hitzaldia entzun ahal izango da Donezetebeko erakusketa aretoan.

Programa amaitzeko, Foruzaingoaren Eguna ospatuko da, Javier Caballero lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria buru dela. Ekitaldiak 11etan hasiko dira: Elizondoko Santiago Apostoluaren parrokian eukaristia egingo da. Mezaren ostean formazioa berrikusiko da udal frontoiaren kanpoaldean, eta ondoren ekitaldi instituzionala egingo da, ospakizuna amaitzeko.

Elizondoko polizia-etxearen jarduera

Gaur egun, Elizondoko polizia-etxeak 38 agente ditu eta Santiago etorbidean kokatuta dago. 2010eko Foruzaingoaren memoriaren arabera, bertako foruzainek iaz 66 atestatu penal izapidetu zituzten, 104 pertsona atxilotu zituzten eta 51 egozketa egin zituzten. 360 salaketa penal eta 17 salaketa administratibo egin zitzaizkien, eta 680 trafiko-salaketa jarri zituzten, 344 Segurtasuna Babesteari buruzko 1/1992 Lege Organikoari lotuta; horrez gain, 38 salaketa administratibo jarri zituzten Arma Erregelamendua ez betetzeagatik, eta beste 60 arrazoi asko direla bide. Gainera, Elizondoko agenteek iazko ekitaldian 2.158 orduko patruilatzeak egin zituzten oinez eta 12.757 pertsona eta 10.684 ibilgailu identifikatu zituzten.

Herrian eraikitzen ari diren polizia-etxe berriari esker, Baztan eta Ultzamako ibarrei eskainitako zerbitzua hobetuko da. Instalazioak Antonio Herce Lahoz arkitektoak diseinatu ditu eta Baztango Udalak Paraje Erabeta eta Menditurri kaleen artean lagatako 4.582,87 metro koadroko lursalean kokatuko dira. Eraikinaren azalera eraiki osoa 684,75 metro koadrokoa izango da, eta horrekin batera, 598,27 metro koadroko aparkalekua egongo da. Eraikinak erdi-lurperatuta dagoen behe-solairua, 458,52 metro koadrokoa, eta 228,23 metro koadroko lehen solairua izango ditu.

Polizia-etxe honek Foruzaingoaren hurbiltasun-sarea osatuko du, Foru Gobernuak sustatutakoaren ildotik. Hori dela bide, azken urteetan polizia-etxe berriak inauguratu dira Lizarran, Tafallan eta Tuteran.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa