(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatu Batuetako Nafarroaren Astearen 7. edizioan, erakundeen ordezkaritzako burua Sanz Lehendakaria izango da ostirala, 2011.eko otsailak 18

Otsailaren 22tik 27ra, New Yorken energia berriztagarriak, ardoa, gastronomia eta kultura sustatuko dituzte


Sanz Lehendakariak New York Times Center eraikinean emango duen hitzaldirako gonbidapena. ( irudia handitu )

Zazpigarren urtez, Estatu Batuetan foru erkidegoko irudia, energia berriztagarrien politika, kultura, ardoa eta elikagaiak sustatuko dituzte, eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, izango da erakundeen ordezkaritzako burua. Misio komertzial hori Merkataritza eta Industria Ganberak, SODENAk eta Nafarroako Ardoa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak antolatu dute.

Aurten, Estatu Batuetako Nafarroaren Astea New Yorken egingo dute, hilaren 22tik 27ra, eta ekitaldietan nekazaritza elikagaien sektoreko hamahiru enpresa nafarrek parte hartuko dute.

Erakundeen ordezkaritzako kideak izango dira, Sanz Lehendakariaz gain, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda; Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea, Javier Taberna; Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidentea, Jose Antonio Sarria; eta Congelados Navarra enpresako burua, Benito Jimenez

.

Energia berriztagarriak eta inbertsioak

Nafarroa nazioartean aitzindaria da energia berriztagarrien arloan, eta horretaz Miguel Sanzek hitz egingo du, datorren asteartean, Energia Foroko adituen eta New Yorkeko Energia Eramangarrien taldearen aurrean, New York Times Center eraikinean.

Hitzaldiaren ondoren mahai-ingurua egingo dute eta parte hartuko dute Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko zuzendariak, Jose Javier Armendarizek, eta Gamesa enpresaren Estatu Batuetako arduradunak, Luis Miguel Fernandezek.

Nafarroako ordezkariek krisi ekonomikoaz eta inbertsioak erakartzeaz hiru bileratan hitz egingo dute.

Lehenbiziko bilera hilaren 21ean, astelehenean, egingo dute, Washingtonen, Estatu Batuetako Merkataritza Saileko Europa eta Eurasiako idazkariordearekin, Juan Verderkin. Hilaren 22an, asteartean, Amber Capital enpresako jabekide Joseph Oughourlianekin eta Kepler Capital Markets enpresako arduradun Angel de la Fuenterekin bilduko dira. Eta asteazkenean, hilaren 23an, Espainiara bueltatu aurretik, Nafarroako erakunde ordezkaritzako kideek lan saio bat egingo dute Gardoqui Klubeko hamabi kiderekin. Klub hori New Yorken lan egiten duten enpresaburu eta zuzendari espainiarrek osatutako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da.

Nafarroako ardoak dastatzeko gonbidapena. ( irudia handitu )

 

Gastronomia eta ardoa

Aurreko sei edizioetan bezala, aurtengo Nafarroaren Astean foru erkidegoko elikagai eta ardoen aldeko apustua egingo dute.

Ipar Amerikako profesional eta adituei eskainiko dizkieten mintegi, dastatze eta afarietan, enpresaburu nafarrek honako hauek izango dituzte babesle: Jordi Vidal, Nafarroako Ardoa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileko gerentea, eta Robin K. O’Connor, Ardoaren eta Elikagaien Institutu Amerikarreko (AIWF) presidente ohia.

Aurten, misio komertzialean upategi hauek parte hartuko dute: Azul y Garanza, Artajona, Camilo Castilla, Castillo de Monjardin, Chivite, Enanzo, Inurrieta, Ondarre, Orvalaiz, Pago de Cirsus, Principe de Viana y Albret, Señorio de Otazu eta Spanish Wine Dealers (1877)

.

Gastronomiaren Astean parte hartuko duten jatetxeak

Nafarroa sustatzeko jardueren osagarri gisa, hilaren 22tik 27ra Gastronomiaren Astea egingo dute: New Yorkeko hamahiru jatetxek hirian saltzen dituzten nekazaritza elikagai eta ardo nafarretan oinarritutako menuak eskainiko dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa