Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak gaur izan du Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak energia berriztagarrien gaur egungo potentzia %63 handitzeko egindako proiektuaren berri
Transcripción textual del video
2020. urteko ikusmuga duen Nafarroako Plan Energetikoaren berri ematea. Plan energetiko berriak hiru osagai giltzarri izango ditu: lehenengo, energia berriztagarriak sustatzea –batzuek gutxietsi arren, energia berriztagarriak osagai giltzarria dira Nafarroarako-; bigarren, energia efizientzia –energia asko xahutzen da etxeetan, eraikinetan eta garraioan, eta gure ustez energia aurrezkia eta efizientzia osagai giltzarria dira-; eta garapen energetikoa, ekonomikoa eta energia berriztagarrien ekoizpena ez dira posible garraio elektriko ona ez badugu, banaketa ona, eta beraz, sare elektrikoen berrikuntza plan honen beste osagai giltzarri bat da.
Plan guztietan bezala, bi helburu ezarri dira. Bata oso apala, erreferentziakoa, orain arteko bilakaera energetikoari eustea. Bruselak 2020rako ezarritako helburu guztiak ez dira beteko, baina guk bete egin nahi ditugu. Beraz, gure efizientzia agertokiak helburu arranditsuak ezarri ditu, Europako zuzentaraua erabat betez eta gaindituz, eta energia-eredua aldatuz, aldaketa eraginkorragoa lortzeko eta garraioa hobetzeko.
Parke eolikoa.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak gaur izan du Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak egindako
Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoa ren berri. Horretara Foru Gobernuak 177 milioi bideratuko ditu, 986,1 milioi euroko inbertsio osotik. Kopuru horretatik %52,7 energia aurrezkirako eta efizientzirako neurrietara bideratuko da, eta gainerakoa, sistema elektrikoan eta gas sisteman egindako jardunetara eta sorkuntza instalazio berrietara. Proiektua parte-hartze publikora irekita egongo da martxoan. Aurreikuspenen arabera, energia berriztagarrien potentzia %63 handitu nahi da, eta 6.300 enplegu sortu nahi dira.Horretarako, erronka nagusia indarreko energia-eredua aldatzea eta energia-sistema lehiakor, seguru eta jasangarriagoaren aldeko apustua egitea da, gizarte esparruan (bizi-kalitatea eta enplegua bermatzea), ekonomiaren esparruan (energia lehiakortasun osagai moduan) eta ingurumen esparruan (energia ingurumenari errespetua izanda sortzea).
Helburu energetikoen artean, planak energia berriztagarrien potentzia %63 handitu nahi du. Gainera, Nafarroaren %100eko autohornikuntza elektrikoa lortu nahi da mota honetako energiarekin; Foru Komunitateak sortutako energia garbiaren %10 esportatzea nahi da; energiaren kontsumoa %16 murriztu nahi da eta Bruselak 2020rako ezarritako helburu guztiak bete nahi dira, hots: energia primarioaren kontsumo-murrizketari dagokionez %20 lortzea (Nafarroak %30 lortu nahi du); energiaren azken kontsumoari dagokionez, Europaren helburua %20 da (Nafarroan %31 izango da); garraiobideetan energia berriztagarriak erabiltzeari dagokionez, EBren helburua %10 da (Nafarroak %11 lortuko du); eta kontsumo elektrikoko berriztagarrietan Europan %29,4 lortu nahi da, eta Nafarroan %110 lortuko da.
Plan berria beste lau programari estu-estutik lotuta dago: Moderna Plana ekonomia berdea bultzatzeko; VEN plana, Nafarroan ibilgailu elektrikoa ezartzeko; klima-aldaketaren aurreko Nafarroako estrategia, 2020 Ikusmugarekin; eta Azpiegitura Elektrikoen Plana; horrez gain, Foru Komunitateko energia-politikei jarraipena eman ahal izango zaie, energiarako sarbidea bermatuz kalitateari eta kantitateari dagokienez.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.