(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 4,4 milioi onetsi ditu zentro itunduetan egoera makurrean dauden ikasleentzat edo beharrizan bereziak dituztenentzat astelehena, 2011.eko otsailak 21

Hezkuntza Departamentuak 2011/2012 ikasturtean 3,8 milioi bideratuko ditu beharrizan berezietarako eta 0,6 milioi egoera makurrean dauden ikasleentzat


Transcripción textual del video

Gure Foru Komunitateko Hezkuntzari lotutako bi gai. Lehenengoak 2011/2012 ikasturtean zentro itunduetan egoera makurrean dauden ikasleak edo hezkuntza beharrizan bereziak dituzten ikasleak artatzearekin zerikusia du. 4,4 milioi euroko laguntzak emango dira bi deialditan edo bi gastutan banatuta, bata 3,8 milioi eurokoa Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Hezkuntzako zentro itunduetan datorren ikasturtean giza baliabideak eta baliabide materialak ordaintzeko, hezkuntza beharrizan bereziak dituzten ikasleak artatze aldera. Bigarren, 630.000 euro inguruko gastua izango litzateke, egoera soziokultural edo sozioekonomiko makurrean dauden ikasleen giza baliabideak eta baliabide materialak ordaintzeko. Zenbateko horien bidez hezkuntza sistemak egoera makurrean dauden pertsona, talde eta lurralde-esparruen inguruan duen jarduera indartu nahi da, mota askotako faktoreak direla bide (sozialak, ekonomikoak, kulturalak, geografikoak, etnikoak edo bestelakoak) eragindako desberdintasunak saiheste aldera.

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsitako bi akordio direla bide, Hezkuntza Departamentuko Antolaketa, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusiari baimena eman zaio 4,4 milioi euroko zenbait urtetako gastua egiteko. Zenbateko horren bidez, Foru Komunitateko zentro itunduetan 2011/2012 ikasturtean beharrizan bereziak dituzten ikasleak edo egoera soziokultural eta/edo sozioekonomiko makurra duten ikasleak artatu ahal izango dira.

 

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan onetsitako bi akordio direla bide, Hezkuntza Departamentuko Antolaketa, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusiari baimena eman zaio 4,4 milioi euroko zenbait urtetako gastua egiteko. Zenbateko horren bidez, Foru Komunitateko zentro itunduetan 2011/2012 ikasturtean beharrizan bereziak dituzten ikasleak edo egoera soziokultural eta/edo sozioekonomiko makurra duten ikasleak artatu ahal izango dira.

Lehenengo akordioan 3.828.253 euroko zenbait urtetako gastua ezarri da (1.276.084 2011n eta 2.552.169 2012an), Foru Komunitateko Haur eta Derrigorrezko Hezkuntzako zentro itunduek datorren ikasturtean hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleak artatzeko baliabide materialetan eta giza materialean egingo duten inbertsioa konpentsatze aldera.

Zenbateko horren bidez bermatu nahi da ohiko hezkuntza-arretaz bestelakoa behar duten ikasleek –ikaskuntza-zailtasun bereziak dituztelako, adimen-gaitasun handiak dituztelako, hezkuntza sisteman berandu sartu direlako edo baldintza pertsonalengatik edo eskola historiaren arrazoiengatik– gaitasun pertsonalak albait gehien garatu ahal izatea eta, ahal duten neurrian, gainerako ikasleen curriculum garapenari eustea.

Bigarren akordioan 631.406 euroko zenbait urtetako gastua ezarri da (210.468 2011n eta 420.937 2012an), kasu honetan Nafarroako zentro itunduek datorren ikasturtean egoera soziokultural eta/edo sozioekonomiko makurrean dauden ikasleak artatzeko egingo duten inbertsioa konpentsatze aldera. Zenbateko horren bidez hezkuntza sistemak egoera makurrean dauden pertsona, talde eta lurralde-esparruen inguruan duen jarduera indartu nahi da, mota askotako faktoreak direla bide (sozialak, ekonomikoak, kulturalak, geografikoak, etnikoak edo bestelakoak) eragindako desberdintasunak saiheste aldera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa