(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizondoko Foruzaingoaren polizia-etxeak "Baserrietan adinekoak bakarrik ez" kanpaina jarri du abian

astelehena, 2011.eko otsailak 21

Ekimenaren helburua polizia-etxearen eragin eremuko herrietan bakartuta bizi diren adinekoei laguntza eta babesa ematea da


Foruzaingoa

Elizondoko Foruzaingoaren polizia-etxeak "Baserrietan adinekoak bakarrik ez" kanpaina jarri du abian ( irudia handitu )

Elizondoko Foruzaingoaren polizia-etxeak "Baserrietan adinekoak bakarrik ez" kanpaina jarri du abian; kanpainaren bidez, polizia-etxearen eragin eremua osatzen duten herri eta auzoetako alde bakartuetan edo bakarrik bizi diren adineko guztiak ezagutu, identifikatu eta bisitatzea da asmoa.

Ekimen horren bidez, Foruzaingoak hauxe lortu nahi du: baserrietan bakarrik eta bakartuta bizi diren adinekoen kasu guztiak ezagutzea; polizia-etxearen eragin eremuko baserri guztiak zeintzuk diren jakitea; bakartuta bizi diren adinekoen segurtasun arazoen berri zuzenean izatea eta Foruzaingoa pertsona horiei laguntza emateko zerbitzu gisa osatzea.

Horretarako, Foruzaingoaren asmoa pertsona horien osasun arretaz eta laguntzaz arduratzen diren gizarte agenteekin lankidetzan aritzea da; baita establezimendu pribatuekin ere, ostalaritzakoekin batez ere, elikagaiak eta beste zerbitzu batzuk emateko.

Pertsona horiek identifikatu eta non dauden jakiteko, Foruzaingoa Elizondoko polizia-etxearen eragin eremua osatzen duten 27 udalekin jarriko da harremanetan; baita inguruan jarduten diren gizarte laguntzako bederatzi zerbitzuekin ere, inguruko bost osasun zentroetako arduradunekin hitz egingo du, kolektibo hori hornitzeko beharrez arduratzen diren merkataritza establezimenduak identifikatu eta haiekin jarriko da harremanetan eta kanpaina gizarte agenteen artean zabalduko du.

Bestalde, bakartuta bizi diren adineko pertsonak ezagutu eta bisitatzeko, Elizondoko polizia-etxeko agenteak baserrietara joan eta bakartuta bizi diren pertsonekin hitz egingo dute, Foruzaingoa laguntzeko zerbitzua dela uler dezaten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa