(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko zerbitzuak ia dozena bat gorabeherataz arduratu dira haize eta euri ekaitzaren ondorioz asteartea, 2011.eko otsailak 22

Gorramendiko estazio meteorologikoan, Baztan Ibarrean, 112 kilometro orduko gehieneko haize boladak erregistratu dira astearte honetan 2:40an


Segurtasunaz eta Larrialdiez arduratzen diren zerbitzuek, bart, erregistratu diren haize bolada indartsuekin lotutako ia dozena bat gorabeheratan esku hartu zuten, guztiak Nafarroako hainbat lekutan, Lizarrerrian eta isualde kantauriarrean bereziki.

Nafarroako Gobernuko estazio automatikoetan erregistratu diren gehieneko haize boladak Gorramendiko estazio meteorologikoan, Baztan ibarrean, neurtu dira; han, 2:40an 112 kilometro orduko abiadurako haizea neurtu da ipar-ekialdeko norabidean. Carrascal estazioan 43.8 km/h-ko haizea neurtu da 4:40an; Arangoitiko estazioan 68,5 km/h-koa 3:30ean eta Aralarko estazioan 73 km/h-ko haizea gaurko 7.10ean. Iruñean 22,2 km/h-ko haizea neurtu da 5etan.

Azken 24 orduetan pilatu den euriari dagokionez, azpimarratzekoak dira datu hauek: Donezteben metro karratuko 55 litro euri egin duela jaso da, Gorramendiko (Baztan) estazioan 22 l/m2, Urbasako eta Etxarriz Aranazko estazioetan 43,3 l/m2, Aralarko estazioan 34,7 l/m2, eta Iruñean ere oso antzeko euri kopurua egin du, 34 l/m2.

Eguraldi txarrak Nafarroako Larrialdi Agentziako Suhiltzaileen Zerbitzuak, Obra Publikoen mendeko Errepideak Kontserbatzeko Zerbitzuak, Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta hainbat udaltzainek esku hartzea eragin du, baita Nafarroako Autobidearen (AP-15) enpresa emakidaduna, Audenasa, hartaz arduratzea ere.

Esku hartze horiek leku batzuetan galtzadara erori diren enbor osoak, adarrak eta lurra kentzeko izan dira.  

Guztira, aipatu diren zerbitzuak eguraldi txarrarekin loturiko ia dozena bat gorabeherataz arduratu dira atzoko 21:30etik.

21:33ean harri handi batek Artabiako (Allin ibarra) errepideko zirkulazioa oztopatu du; 22:22ean, Errepideak Kontserbatzeko Zerbitzuak errepidea garbitu du Valcarlostik joanda Iruñea-Frantzia errepidean, Zubiriren parean; 23:44ean, Goizuetan, zuhaitz batek Leitza eta Hernani lotzen dituen bidea oztopatu du, NA-4150 bidea alegia.

Gaur dagoeneko, 1:17an, Nafarroako Autobidetik (AP-15) zihoan kamioi batek metalezko xafla bat galdu du Peralta parean; 2:16an zuhaitz handi bat erori da Arantzara sartzeko errepidean eta NA-4020 blokeatu du bi orduz, kendu dutenera arte; 4:06an metalezko beste xafla bat erori da Nafarroako Autobidera, Sarasako ordainlekutik gertu; 5:07an zuhaitz batek Lizarra-Olazti errepidearen (NA-718) zati bat moztu du Larrionen parean (Allin ibarra); eta 5:36an beste zuhaitz bat erori da errepidera Zubielkin, Gasteizera doan errepidean (NA-132-A).

Azkenik, oraindik ere kalteak ez dira konpondu NA-1210 errepidera zuhaitz bat erori ondoren. Kaltea 33. kilometroan izan da 8:49an, Iruñea-Behobia errepidearekin paraleloan doa errepidean, Sunbilla parean.

 

Alerta naranja iragarri da Pirinioan eta isurialde kantauriarrean

Gogoratu, astearte honetan, Meteorologiaren Estatuko Agentziaren arabera, Nafarroan alerta naranjan dagoela (arrisku handia) isurialde kantauriarrean eta Pirinioan eguraldi txarragatik.

Hortaz, Nafarroako Pirinioan, gaur, 30 zentimetrora arteko elurra egin dezake 1.300 metrotik gora. Inguru horretan haize boladak ere 100 kilometro orduko abiadurakoak izatera irits daitezke, eta isurialde kantauriarrean 90 kilometro ordukoak.

Arrisku maila moderatuko ohar hauek nabarmentzen dira: isurialde kantauriarrean 40 mm-ra arteko euria egingo du eta 70 kilometro orduko abiadurako haize boladak izango dira erdialdean eta Erriberan.

Bihartik aurrera eguraldiak hobera egingo duela aurreikusi da.

Haizeak eta eurite handiek eragindako arriskuaren aurrean, Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko errepideetatik arretaz gidatzeko, kotxez nahitaezkoa denean bakarrik mugitzeko eta trafikoko agenteek eta informazio taulek esandakoa jarraitzeko eskatu du.

Errepideen egoeraren informazio eguneratua izateko, jo www.navarra.es webgunera edo deitu doan 900 400 100 telefono zenbakira.
Dokumentazioa:
Estado de las carreteras 
Estado de las carreteras en el resto de España
Previsión meteorológica de la AEMET 
Estaciones meteorológicas del Gobierno de Navarra
Recomendaciones generales para cnductores

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa