(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilariak Nafarroako Ospitale Guneko kirurgia zerbitzuen egitura bateratu berria aurkeztu du asteartea, 2011.eko otsailak 22

2010ean 7.405 ebakuntza egin ziren Nafarroako Ospitale Gunea osatzen duten zentroetan


Transcripción textual del video

María Kutz Osasun kontseilariak, gaur goizean, Nafarroako Ospitale Guneko Kirurgiako Sail Klinikoaren egitura berria aurkeztu du Nafarroako Jauregian. Sail hori Nafarroako Ospitale Gunea osatzen duten zentroetako (lehengo Nafarroako Ospitalea eta Virgen del Camino Ospitalea, Vianako Printzea Kontsulta Zentroa eta San Martín Osasun Zentroa) kirurgia zerbitzuak batu ondoren sortu da.

 Ekitaldian izan dira Fernando Boneta, Nafarroako Ospitale Guneko zuzendari kudeatzailea, José Miguel Lera, erakunde berriko arduradun medikoa, eta Nafarroako Ospitale Guneko Kirurgiako Sail Klinikoa osatzen duten zazpi unitate medikoetako buruak: Lucas Blázquez (abdomeneko pareta), Javier Arellano (kirurgia endokrinoa), Francisco Vicente (titietako patologia), Miguel Aizcorbe (larrialdietako kirurgia), Álvaro Díaz de Liaño (hestegorri eta urdaileko kirurgia), Mario de Miguel (koloproktologia) eta Francisco Javier Herrera (gibel-behazuneko eta pankreako kirurgia).

 

Ezkerretik eskuinera: Boneta, Liaño, Vicente, Herra, Kutz kontseilaria, Blázquez, Lera, de Miguel, Arellano eta Aizcorbe. ( irudia handitu )

María Kutz Osasun kontseilariak, gaur goizean, Nafarroako Ospitale Guneko Kirurgiako Sail Klinikoaren egitura berria aurkeztu du Nafarroako Jauregian. Sail hori Nafarroako Ospitale Gunea osatzen duten zentroetako (lehengo Nafarroako Ospitalea eta Virgen del Camino Ospitalea, Vianako Printzea Kontsulta Zentroa eta San Martín Osasun Zentroa) kirurgia zerbitzuak batu ondoren sortu da.

 

Ekitaldian izan dira Fernando Boneta, Nafarroako Ospitale Guneko zuzendari kudeatzailea, José Miguel Lera, erakunde berriko arduradun medikoa, eta Nafarroako Ospitale Guneko Kirurgiako Sail Klinikoa osatzen duten zazpi unitate medikoetako buruak: Lucas Blázquez (abdomeneko pareta), Javier Arellano (kirurgia endokrinoa), Francisco Vicente (titietako patologia), Miguel Aizcorbe (larrialdietako kirurgia), Álvaro Díaz de Liaño (hestegorri eta urdaileko kirurgia), Mario de Miguel (koloproktologia) eta Francisco Javier Herrera (gibel-behazuneko eta pankreako kirurgia).

 

Nafarroako Ospitale Guneko Kirurgiako Sail Klinikoa sortzea bat dator ospitalea sortzeko foru dekretuan jasotako antolatzeko ereduarekin. Dekretu horren helburuetako bat, hain justu ere, sail Kliniko eta/edo Unitate Kliniko gisa osatutako lan talde espezializatuak ezartzea da.

 

Nafarroako Ospitale Gunearen jarduera kirurgikoa

 

2010ean, Nafarroako Ospitale Gunea osatzen duten osasun zentroetan 7.405 ebakuntza kirurgiko egin ziren; horietatik 4.649 ospitaletan egindakoak dira eta 2.756 San Martin Espezialitate Zentroan.

Guztira, 4.652 ospitaleratze eta 25.193 egonaldi egin ziren. Kontsulta kopurua guztira 29.328 izan zen, horietatik 9.926 lehenengo kontsulta eta 19.402 azterketak.  

Gaur egun, Nafarroako Ospitale Guneak 100 ohe ditu paziente kirurgikoentzat eta kirurgiako espezialistak diren 44 mediku.

 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Datos biográficos de los jefes de Unidad del Área Clínica de Cirugía del CHN

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa