(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Itundutako ikastetxeen sarearekin hitzarmena sinatu da hezkuntzako informazioaren kudeaketa partekatzeko asteazkena, 2011.eko otsailak 23

Irakaskuntza programatu eta kudeatzeko eta estatistikak egiteko soilik erabiliko dira datuak


Hitzarmena sinatzen

Catalán kontseilaria itundutako ikastetxeen sareko ordezkariekin hitzarmen bat sinatzen informazioa partekatzeko ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako itundutako ikastetxeen sarearekin lankidetza hitzarmena sinatu du gaur hezkuntzako informazioaren kudeaketa bateratua errazteko Educa sistema informatikoaren bidez.

 

Plataforma horren bidez, ikastetxeek honako datuak igorriko dituzte Hezkuntza Departamentura, besteak beste, hurrengo ikasturterako egutegiaren eta eskolako ordutegiaren proposamena, ohiko eta ezohiko onarpen prozesua, ikasleen matrikula (mailari eta taldeari loturiko datu pertsonalak, eta hezkuntza premia espezifikoak dituzten ikasleak), eskolatze aurreikuspena edo hezkuntza eskaintza eta diagnostikoaren ebaluazioa.

Hitzarmenaren testuak dioenaren arabera, Hezkuntza Departamentura bidalitako datuak irakaskuntza programatu eta kudeatzeko baino ez dira erabiliko, baita estatistikak egiteko ere, Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoa eta estatistiken araudi egokia zorrotz betez.

 

Hitzarmena gaur sinatu dute Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalánek, eta Nafarroako itundutako hezkuntzako enpresaburuen lau elkarteetako ordezkariek. Enpresaburuen elkarte horiek Foru Erkidegoko itundutako ikastetxe guztiak barne hartzen dituzte. Hauexek izan dira ordezkariak: José Agustín Ortiz, Nafarroako Hezkuntza eta Kudeaketa Elkartekoa; Francisco José Flores, de la Nafarroako Hezkuntza Zentroen Elkartekoa; Pello Mariñelarena, Nafarroako Ikastolen Elkartekoa; eta José Luis Astudillo, Espainiako Hezkuntza Koorperatiben Batasunekoa (Nafarroa).

 

Gogorarazi behar da, ikastetxeen betebeharra, indarrean den araudiaren arabera, informazio horren zati handi bat ematea dela, hura helarazteko euskarria edo bitartekoa edozein dela ere, haiek baitira informazioa jaso, babestu edo sortzen dutenak.

Hezkuntza Departamentuak itundutako ikastetxeen eskura jarri du EDUCA sistema informatikoa; informazioa kudeatzeko sistema horretara gehitu ahal izango dira borondatez. Plataformak hainbat erabiltzaile profil sortzea ahalbidetzen du, baina informazioaren arlo batzuetarako sarbide mugatua du erabiltzailearen erantzukizunen arabera.

 

EDUCA kudeatzea aukeratzen duten itundutako ikastetxeek, horrez gain, sistema informatikoak eskaintzen dituen beste funtzio batzuk erabili ahal izango dituzte. Hala denean, Hezkuntza Departamentuak agindu du ikastetxeen kudeaketaren parte bakarrik diren eta ikastetxeen kudeaketari bakarrik dagozkion prozesuak ikastetxeek beraiek bakarrik ikusi ahal izango dituztela, baimen sistema egokiaren bidez.

Gaur sinatu den hitzarmenak lau urte iraungo du eta automatikoki ia hitzarmenaren epea beste luzatuko da, alderdietako batek ukatu ezean.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa