(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

86.287 nafarren garraio zerbitzua hobetuko da Bidaiarien Herriarteko Garraioaren Plan Integralari esker

asteazkena, 2011.eko otsailak 23

Nafarroako Bidaiarien Herriarteko Garraioaren Plan Integralak biztanleen % 100i emango die zerbitzua garraio erregularraren eta eskariaren araberako garraioaren bidez


Transcripción textual del video

Laura Alba Cuadradok, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Nafarroako Bidaiarien Herriarteko Garraioaren Plan Integrala aurkeztu du gaur goizean. Planak Foru Erkidegoko bidaiarien herriarteko garraioaren etorkizuneko sistemaren proiektua jasotzen du, eta 2012. urtearen amaieran sartuko da indarrean.

Honela azpimarratu du kontseilariak: "Gizartearen mugikortasun premietara erabat egokituko den asmo handiko jarduera da. Kalitatezko garraio publikoaren zerbitzuak ezarriko ditu, eragimen eta jasangarritasun irizpideak beteko ditu, eta biztanleen % 100ek garraio zerbitzua izango dute".

Laura Alba Cuadradok, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Nafarroako Bidaiarien Herriarteko Garraioaren Plan Integrala aurkeztu du gaur goizean. Planak Foru Erkidegoko bidaiarien herriarteko garraioaren etorkizuneko sistemaren proiektua jasotzen du, eta 2012. urtearen amaieran sartuko da indarrean.

Honela azpimarratu du kontseilariak: "Gizartearen mugikortasun premietara erabat egokituko den asmo handiko jarduera da.

Kalitatezko garraio publikoaren zerbitzuak ezarriko ditu, eragimen eta jasangarritasun irizpideak beteko ditu, eta biztanleen % 100ek garraio zerbitzua izango dute".

Halaber, Albak zera nabarmendu du: "Plan hau eta Mugikortasun Eramangarriari eta Garraioaren Antolamenduari buruzko Foru Lege Integrala Departamentu honen eta garraio politikaren bi jarduera estrategiko direla.

Legearen bidez, sistema berri bat, organo berriak eta tresna berriak sortu ditugu, errepideko garraioaren araudia osatu dugu, biztanleen eta garraio operadoreen eskubideak eta betebeharrak jaso ditugu, eta garraioaren azpiegiturei, ikuskaritzari eta zehapen araubideari ekin diogu. Nafarroako Bidaiarien Herriarteko Garraioaren Plan Integralaren bidez, etorkizunean garraio publikoaren zerbitzurik onenak izateko tresna egokia antolatu dugu".  

Plana programatzeko Nafarroa osoa aztertu da Eskualdeko Hiri Garraioaren eremua izan ezik, hau da, aztelana 803 herri hartzen dituzten 263 udalerrik osatzen dute, guztira 295.850 biztanlek.

Plana egituratzeko, Nafarroa 5 gunetan banatu da: Lizarra, Zangoza-Aoiz, Baztan, Altsasu eta Tutera. Antolatzeko irizpide nagusia herri guztien eta haien eskualdeko herri nagusien arteko loturarik onenak ezartzea izan da, baita herri nagusi horien eta Iruñaren arteko loturarik onenak ezartzea ere.

Planari esker, 86.287 nafarren garraio zerbitzua hobetuko da, maiztasun handiagoa, ordutegi eta/edo lotura hobeak izango dituzte. Nafar horietatik 27.337 Lizarra ingurukoak dira, 4.368 Zangoza-Aoiz ingurukoa, 8.849 Baztan ingurukoak, 5.451 Altsasu ingurukoak eta 40.282 Tutera ingurukoak.



Biztanle guzti-guztientzako zerbitzua

 

Nafarroako Bidaiarien Herriarteko Garraioaren Plan Integralaren helburuak: 2012ko aukera aprobetxatzea, urte horretan amaitzen baitira egungo sistema berriz zehazteko eta berriz diseinatzeko emakidak, gaur egungo eta etorkizuneko premietara erabat egokitzea, zerbitzuaren kalitaterik onena eskaintzea, eraginkortasun handiena lortzea, garraiatzeko moduaren aldaketa sustatzea, zerbitzuak eraberritzea eta biztanleen % 100i zerbitzua eskaintzea.

Nafarroako herri guztientzat izango da zerbitzua, 100 biztanletik gorako herrientzako zerbitzu erregularra, eta eskariaren araberako zerbitzua 100 biztanle baino gutxiagoko herrientzat.

Helburu horiek lortzeko, indarrean den emakida sistemaren bikoiztasuna saihesteko ahalegina egin da, baita gaur egungo sistema behar nahikotzat jotzen ez duen eskaintza handitzeko, ordutegiak mugikortasun eskarien arabera konbinatzeko eta, sistema orekatze aldera, ustiapenaren emaitzak konpentsatzeko ere.

Hala, etorkizuneko emakida sistema osatzen duten jarduerek bide berriak zehazteko eta ibilbideak, maiztasunak, egutegiak eta ordutegiak aldatzeko orduan eragiten dute.

 

Eraberritze programa

Nafarroako Bidaiarien Herriarteko Garraioaren Plan Integralak nabarmen hobetuko du zerbitzuaren kalitatea eraberritze programaren bidez. Programa horrek sarean segurtasun, ibilerraztasun eta teknologia-baldintza hobeak ezarriko du, garraio sistema burutsu eta jasangarria bultzatzeko.

Programak herriarteko garraioan ezarriko dituen ildo nagusiak ezarriko ditu: ontzidia hobetuko da, % 60 ibilerraza izan beharko da eta ibilgailuek hamabi urtera arteko antzinatasuna izan ahalko dute; ingurumena eta jasangarritasuna hobetu beharko dira, eta horretarako, hondakinak biltzeko, sailkatzeko eta tratatzeko plana egin beharko dute enpresek; kalitatea eta gizarte eta laneko baldintzak hobetu beharko dira, enpresek kalitatearen ziurtagiri homologatua, ezgaituen enplegua sustatzeko plana, langileek prestakuntza jarraitua izateko planak, eta emakumeen enplegua bultzatzeko planak izan beharko dituztelako; teknologia hobetu beharko da, eta horretarako, Garraioen Zuzendaritza Nagusiak Garraioa Osorik Kudeatzeko Zentro bat abian jartzea bultzatuko du, horrek zerbitzuak kontrolatzeko Ustiapenari Laguntzeko Sistema Aurreratua eta erabiltzaileak informatzeko sistemak kudeatzeko tresnak izango ditu.

 

Nafarroako egungo emakida sistemaren deskribapena

 

Errepideko bidaiarien zerbitzu erregularren sistema, urtero 3,2 milioi erabiltzaile izanik, Nafarroako lurraldea antolatzeko oinarrizko elementua da eta gizartearen mesederako helburu garrantzitsua betetzen du.

Gaur egun, sistema 38 emakidak osatzen dute.

Horietatik 20k Foru Erkidegoaren lurraldeko mugen barruan egiten dute ibilbidea (horietan Nafarroako Gobernuarena baino ez da eskumena) eta 18k erkidegoen arteko ibilbidea egiten dute (Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Estatuak biek dute eskumena). Sistema hori askotariko tamaina eta ezaugarriak dituzten 19 enpresak kudeatzen dute gaur egun. Enpresa horiek urtean 148.500 bidaia burutzen dituzte, hau da, 10,6 milioi kilometro, eta bidaia horiek 3.270.000 bidaiarik egiten dituzte (urtean). Bidaia bakoitzeko 71,5 kilometro egiten dira, eta bidaia bakoitzak 22 bidaiari izaten ditu batez beste.  
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentacion_PITNA .ppt
Corredores.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa