(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 3,3 milioi euro inbertitu ditu Corteseko industria poligono berrian osteguna, 2011.eko otsailak 24

Nafarroa 2012 Planaren barruan dagoen lanetako bat da


3,3 milioi euro inbertitu dira Corteseko industria poligono berrian

Lehen ilaran, ezkerretik eskuinera, Ribero, Roig kontseilaria, Izco eta Blasco. ( irudia handitu )

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak industria-poligono berria inauguratu du gaur goizean Cortesen. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 3,3 milioi euro inbertitu ditu. Toki esparruko jarduna da, Nasuinsa sozietate publikoak sustatu du eta Nafarroa 2012 Planaren barruan dago.

Ekitaldian Javier Blasco Corteseko alkateak, Ildefonso Ribero Erriberako Enpresaburuen Elkarteko lehendakariak, José Luis Izco PSNko parlamentariak eta Ignacio Nagore Nasuinsako kudeatzaileak parte hartu dute, besteak beste.

Industria azalera hau herriko udalak lagatako lursailean eraiki da. Bi helburu ditu: batetik, Cortesen azalera txikiak behar dituzten industrien eta tailerren beharrizanak asetzea eta herritik kanpoko enpresak erakartzeko lursail handiagoa sortzea.


3,3 milioi euro inbertitu dira Corteseko industria poligonoan

Corteseko industria poligonoaren aireko irudia. ( irudia handitu )

Poligonoa bi komunikazio bide handiren artean dago: N-232 autobia eta A-68 autobidea. 166.141m²-ko azalera osoa du. 30 industria lursail ditu, neurri desberdinetakoak, eta metro koadro bakoitzak 40 eta 100 euro bitartean balio ditu. Partzelazio malgua planteatu da, zenbait neurritako industriak ezartzeko industria lurzorua egon dadin, sustapen publikoko poligonoetan proposatzen diren azaelra helburuen barruan. Horrela, ekimen pribatuak eskaintzen ez dituen lursaleilen neurriak gehitzen dira.

Zerbitzuei dagokienez, ur hornikuntza eta saneamendua, saneamendu sarea, telefonia sarea, elektrizitatea eta presio handiko gas sarea ditu.

Poligonoko urbanizazio lanak Construcciones L. Elcarte, SL enpresak gauzatu ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa