(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Biomasaren sektorearen ikerketarako agenda estrategikoaren aurkezpena osteguna, 2011.eko otsailak 24

Agenda 2012an amaituko den Europako Bioplus proiektuaren barruan dago eta Nafarroako sektoreko berrikuntza eta garapen ildoak zehazten ditu


Biomasaren sektorearen agenda estrategikoa

Biomasaren sektorearen ikerketarako agenda estrategikoaren aurkezpena ( irudia handitu )

Biomasaren sektoreko ordezkari nagusiak Iruñan elkartu ziren atzo Biomasaren Sektorearen Ikerketarako Agenda Estrategikoaren aurkezpenean. Agenda Europako BIOCLUS proiektuaren bigarren fasearen barruan dago. Proiektua 2012an amaituko da eta haren asmoa Nafarroako Foru Erkidegoko biomasaren sektorearen ikerketak, garapenak eta berrikuntzak oinarri izan behar dituzten ildo estrategikoak zehaztea da.

Egindako lana Nafarroako biomasaren sektorearen hasierako egoera, baita sendotasunak eta ahultasunak ere, aztertzeko buruturiko lan handiaren emaitza da, bai alderdi tekniko eta ekonomikotik bai ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren alderditik.

Agenda Estrategikoaren edukia honako hauekin lankidetzan jardunez landu da: Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Ingurumen eta Ur Zuzendaritza Nagusiarekin, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enpresa Zuzendaritza Nagusiarekin eta sektoreko enpresa pribatuekin, BIOTERNA eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin (CENER) alegia. Azken hori proiektuaren koordinatzaile nagusia da.

Agenda Estrategikoak partaide diren agenteen (jabeak eta industria) arteko lankidetza sustatzera bideraturiko ekintzak aztertzen ditu proiektu bioenergetikoak garatzeko funtsezko alderdi gisa. Nazioarteko erakundeen, enpresen eta Nafarroako zentro Teknologikoen arteko I+D+i motako lankidetza hobetzeko joera duten ekintzak ere aztertzen ditu.

Nafarroaren eta Europako beste eskualde batzuen arteko itunak garatzeak ere lehentasuna du Nafarroak Europako energia berriztagarrien sektorean lehena izaten jarrai dezan. Ez da ahaztu behar 2009an Nafarroak bere kontsumo elektrikoaren % 81 energia berriztagarrien bidez lortu zuela Europan 2010erako ezarritako helburuak betez.

BIOCLUSen helburu nagusia eskualdeko lehiakortasuna bultzatzea, berrikuntza indartzea eta kudeatzea eta biomasaren sektorearen ikertzeko aukera hobetzea da. Europako bost eskudetako 20 kidek parte hartzen dute: Erdialdeko Finlandiak, Nafarroak, Mendebaldeko Mazedoniak, Eslovakiak eta Wielkopolskak (Polonia).

BIOCLUS proiektua Europar Batasunaren 7. Esparru Programak finantzatzen du, FP7/245438 "Jakintzaren Eskualdeak" ekimenaren barruan. 3,6 milioi euroren aurrekontua du proiektuak irauten duen hiru urteetarako (2010etik 2012ra) eta EBren 2,8 milioi euroren finantzazioa. Kide nafarrek proiektuaren aurrekontuan izan duten partaidetza 500.000 euro da.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa