(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

El Lago, Luis Amigó eta Ramón y Cajal ikastetxeek irabazi dute "Imajina ezazu zeure hiria" lehiaketa ostirala, 2011.eko otsailak 25

Irabia, San Ignacio, Torre Monreal eta Andrés Muñoz Garde dira saritu diren beste ikastetxeak


Imajina ezazu zeure hiria lehiaketako irabazleak

Roig kontseilaria eta Barcina alkatea saritutakoekin ( irudia handitu )

El Lago de Mendillorri, Luis Amigó eta Zizur Txikiko Ramón y Cajal (Aspace fundazioa) ikastetxeek irabazi dute "Imajina ezazu zeure hiria" lehiaketa sortzailea. Lehiaketa Nafarroako Gobernuak sustatu du CEIN Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarraren bidez eta Diario de Navarra eta El Corte Inglesekin lankidetzan. Iruñako Irabia, San Ignacio eta Andrés Muñoz Garde ikastetxeek eta Tuterako Torre Monreal ikastetxeak aurkeztutako lanek bigarren eta hirugarren sariak lortu dituzte, baita aipamen berezia ere.

José María Roig Aldasorok, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Yolanda Barcinak, Iruñako alkateak, eta CEINen zuzendari kudeatzaileak, Carmen Lezak, lehenengo lehiaketako sariak banatu dituzte Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (3. eta 4. mailak), Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (5. eta 6. mailak) eta Hezkuntza Premia Bereziak kategorien artean. Ekitaldian Nafarroako Laneko Zerbitzuaren (SNE) zuzendari kudeatzaileak, José Luis Ruiz Ciruelosek, eta El Corte Inglés eta Diario de Navarra enpresetako ordezkariek ere hartu dute parte.

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko 3. eta 4. mailakoen kategorian El Lago de Mendillorri ikastetxeak irabazi ditu lehenengo bi sariak Energía fecal (Energia fekala) eta Un deseo llamado tranvía (Tranbia izeneko desioa) izeneko lanengatik. Hirugarren saria Luis Amigó ikastetxeari eman diote We city horma irudiarengatik.

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko 5. eta 6. mailakoen kategorian honako sariak eman dira: lehenengo saria Luis Amigó ikastetxeak aurkeztutako La ciudad flotante domótica (Ur gaineko hiri domotikoa) proiektuarentzat izan da, bigarren saria Iruñako Irabia ikastetxeak egindako Pamplona: Future City izeneko horma irudiarentzat eta kategoria horretako hirugarren saria ere Luis Amigó ikastetxearentzat izan da, Chupilandia izeneko maketa egiteagatik.

Hirugarren eta azken kategorian, alegia, Hezkuntza Premia Berezien kategorian, lehenengo saria Zizur Txikiko Ramón y Cajal (Aspace fundazioa) ikastetxeak irabazi du Vamos a divertirnos (Ongi pasatuko dugu) izeneko maketarengatik. Kategoria horretako bigarren saria Tuterako Hezkuntza Bereziko Torre Monreal ikastetxe publikoak irabazi du Una ciudad sin obstáculos, para todos (Oztoporik gabeko hiria, guztiontzat) izeneko lanarengatik. Iruñako San Ignacio ikastetxeak irabazi du hirugarren saria, Pamplona 2011. Ciudad de la Innovación (Iruña 2011. Berrikuntzaren hiria) izeneko maketarengatik. Azkenik, Andrés Muñoz Garde ikastetxeak aipamen berezia jaso du San Fermín para todos "Guztiontzako San Fermin" izeneko horma irudiarengatik.

Sormena saritu da

Jarduera berri honen asmoa eskola umeak berrikuntzaren kontzeptura eta berrikuntzak ingurunea hobetzeko duen garrantzira ohitzea da. Horretarako, haien lanetan, imajinatzen duten hiria edo hiritarren bizi baldintzak hobetzeko edo dauden arazoak konpontzeko irtenbide berriak dituen hiri sortzailea irudikatzera bultzatu dituzte ikasleak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Descripción de trabajos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa