(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

'Nafarroako Erresuma 2011' Turismo Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki da ostirala, 2011.eko otsailak 25

Proposamenak martxoaren 12ra arte egin daitezke


Príncipe de Viana Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak ‘Nafarroako Erresuma 2011’ Turismo Sarietarako hautagaitzak aurkezteko deialdia ireki du. Sariak urtero ematen dira, eta horien bidez, Nafarroako turismoaren alde egindako lana aitortu nahi da. Hautagaitzak martxoaren 12ra arte egin daitezke, eta data horretan epea amaituko da.

Hauek dira barruan sartzen diren modalitateak eta kategoriak: lehenengo eta behin, toki entitateak, turismo partzuergoak eta elkarteak; bigarren, turismo-enpresak eta turismo-enpresaburuak modalitate hauetan: ostatua, jatetxeak eta ikerketa, garapena, berrikuntza eta turismo zerbitzuen prestazioa.

Proposamenak Nafarroako Turismo Kontseiluan ordezkaritza duten entitateek, Foru Komunitateko Turismo Erregistroan insktibatutako elkarteek, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako sektoreko bost enpresak edo gehiagok, bost toki entitatek edo gehiagok eta 50 pertsonak edo gehiagok egin ditzakete, azken horiek Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakiarekin identifikatuta.

Hautagaitzak pertsona edo entitate guztiek sinatu behar dituzte eta, horrekin batera, hautagaitza justifikatzeko merituen azalpen oinarritua eta proposamena babesten duten pertsona fisiko edo juridikoen zerrenda gehitu behar da. Príncipe de Viana Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein lekutan, eta Turismo Zuzendaritza Orokorrari zuzendu behar zaizkio.

Sariak Nafarroako Turismo Partzuergoak ematen ditu, eta apirilaren 7an Xabierren egingo den Nafarroako Turismoaren VII. Galan emango dituzte, Francisco de Jasso Auditorioan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa