(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Orreagako erromesen aterpea inauguratu du ostirala, 2011.eko otsailak 25

Proiektua Nafarroa 2012 Planera bilduta dago eta 6,4 milioi euroko inbertsioa eskatu du


Nafarroako eta Frantziako ordezkariak aterpe berriaren fatxadaren aurrean.

Nafarroako eta Frantziako ordezkariak aterpe berriaren fatxadaren aurrean. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak gaur eguerdian erromesen aterpea inauguratu du Orreagan. Ekitaldi horretan egon dira Francisco Pérez González Iruñeko artzapezpikua, Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Jean Jacques Laustaudaudine Saint-Palaiseko alkatea (Nafarroa Beherea), eta Cornelius Slegers holandar erromesa, erromesak ordezkatuz. Ekitaldian agintari zibil eta eliz agintari ugari egon dira.

Kultura eta turismo zuzkidura hau Nafarroa 2012 Planaren barruan dago. Finantzaketa Nafarroako Gobernuaren kargura egon da, Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioaren bidez. Inbertsio osoa 6.389.325,80 eurokoa izan da. Kopuru horretatik 5.000.000 Nafarroa 2012 Planera bilduta daude. Planak UPN, PSN eta CDN alderdien babesa du eta horren arabera aterpea lehentasunezko jarduna da.

 
Orreagako erromesen aterpearen inaugurazioa.

Orreagako erromesen aterpearen inaugurazioa. ( irudia handitu )

Lanak hiru proiektu bildu ditu: eraistea, 2008 eta 2009 urteen bitartean, amaierako kostua 884.228,54 euro izanda; azpiegiturena (2009-2010), 2.506.549,01 euroko kostuarekin, eta barruaren egokitzapena (2009-2011), 2.881.738,14 euroko kostuarekin. Hiru proiektuak Construcciones Leache enpresak gauzatu ditu. Altzarien aurrekontua 117.023,83 eurokoa da.

Aterpearen eraikina ospitale moduan berreraiki zuen José Poudezek XVIII. mendearen amaieran. Proiektu horretatik (klaustroa zuen, elizaren iparraldeko paretak lagunduta) ekialdeko hegala soilik eraiki zen, eta horrela iritsi da gaur egunera arte. Eraikina joan den mendeko berrogeiko hamarkadan sute batek hondatu zuen eta 1982an zaharberritu egin zen. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak nekazaritza trebakuntzarako eskola bihurtu zuen. Horren aurretik, kolegiatak higiezina hogeita bost urterako laga zuen, hau da, 2007ra arte.

Eraikina erromesen aterpe moduan zaharberritu eta errehabilitatzeko jatorrizko proiektutik gordetzen ziren osagaiak errespetatu dira, eta funtsezko bi helburu ditu: erromesen kopuru albait handiena hartzea eta eraikinaren beheko solairuan igarobide estalia izatearen jatorrizko ideia berreskuratzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa