(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bisita gidatuak Nafarroako Liburutegi eta Filmoteka berria ikusteko ostirala, 2011.eko otsailak 25

Martxoaren 2tik 5era izango dira bisitak eraikinaren irakiera ekitaldia dela eta


Vianako Printzea Erakundea - Kultura eta Turismo Departamentuak datorren asterako Nafarroako Liburutegi eta Filmoteka berria ikusteko bisita gidatuak antolatu ditu eraikinaren irekiera ekitaldia izango delako. Liburutegia eta Filmoteka Iruñako Mendebaldea auzoan dago kokatuta (Antonio Pérez Goyena pasealekuko 3. zenbakian).

Zehazki, bisitak martxoaren 2tik 5era izango dira ondorengo ordutegian:

- Martxoak 2: Goizean 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan. Arratsaldean 17:00etan, 18:00etan, 18:30ean (euskaraz), 19:00etan

- Martxoak 3: Goizean 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan. Arratsaldean 17:00etan, 18:00etan, 18:30ean (euskaraz), 19:00etan

- Martxoak 4: Goizean 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan. Arratsaldean 17:00etan, 18:00etan, 18:30ean (euskaraz), 19:00etan

- Martxoak 5: Goizean 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 12:30ean (euskaraz), 13:00etan

Bisita gidatuen iraupena 45-50 minutu izango da gutxi gorabehera eta 20 pertsonako taldetan egingo dira.

Erreserbak egiteko deitu 948-273054 telefonora datorren astelehenetik (otsailak 28)  hasita martxoaren 4ra arte honako ordutegi honetan: 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara.

Gainera, 1. solairuko erakusketa aretoan "Nafarroako Liburutegia" erakusketa jarri da. Erakusketa hori Liburtegiak aurkeztuko du bere bilduma eta zerbitzuetatik ibilbide laburra eginez.

Erakusketa bost zatitan banatuko da:

- XIX. mendeko liburutegiak oinordetzan emandako ondare bibliografikoaren erakusketa adierazgarria.

- Historian zehar erosita edo dohaintzan eskuratutako pieza sorta.

- Liburutegiak duen izaera publikoa zerbitzuaren eta erabiltzaileen arteko lotura adierazten duten hainbat agiriren bidez erakutsiko da.

- Nafarroarekin loturiko bilduma handia, Lege Gordailuaren araudiaren arabera bildutakoa.

- Duela gutxi ondarea digitalizatu eta hedatzeko egindako lana Nafarroako Liburutegi Digitalaren bidez.

Erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da eta larunbatean 11:00etatik 13:00etara.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa