(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

17,9 milioi euroren gastua baimendu da garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzan jarduteko astelehena, 2011.eko otsailak 28

Lankidetza horrek hainbat herrialdetako milioi bat pertsonaren osasun, hezkuntza, elikadura eta etxebizitza baldintzak hobetzen lagunduko du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Familia, Gazteria, Kirola eta Gizarte Gaietako kontseilariari 2011-2013 denboraldian garapen bidean diren herrialdeetako proiektu sozial eta ekonomikoetarako diru-laguntzen deialdia finantzatzeko baimena ematea erabaki du. Hortaz, 17,9 milioi euroren gastua onetsi da; horietatik 10,9 milioi euro xede horretara bideratuko dira 2011n, eta 2012. eta 2013. urteetan 3,5 milioi euro ekitaldi bakoitzean.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Familia, Gazteria, Kirola eta Gizarte Gaietako kontseilariari 2011-2013 denboraldian garapen bidean diren herrialdeetako proiektu sozial eta ekonomikoetarako diru-laguntzen deialdia finantzatzeko baimena ematea erabaki du. Hortaz, 17,9 milioi euroren gastua onetsi da; horietatik 10,9 milioi euro xede horretara bideratuko dira 2011n, eta 2012. eta 2013. urteetan 3,5 milioi euro ekitaldi bakoitzean.

Aurten diru-laguntzen deialdirako bideratuko diren 10,9 milioi euroren zenbatekoa Nafarroako Gobernuak 2011ko ekitaldian beste herrialde batzuk garatzen laguntzeko erabiliko duenaren erdia da; kopuru osoa, guztira, 20,3 milioi euro da. Gainontzeko % 50 hauen artean banatuko da: aurreko urteetan onetsitako programak (% 31), Medicus Mundi erakundearen proiektuak (% 8), garapenerako hezkuntza eta sentsibilizazio programak (% 6), ekintza humanitarioa larrialdi egoeretan (% 3) eta kudeaketa kostuak (% 2).

Aurten beste herrialde batzuk garatzeko proiektuetarako bideratuko den 20,3 euroren laguntza Nafarroako Gobernuaren berezko gastuen % 0,7 da. Laguntza horren bidez Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko Nafarroako gizartearen elkartasuna adierazi da. Horrez gain, laguntza hori Gobernuaren beraren Korporazioaren Gizarte Erantzukizunaren politika publikoen parte ere bada.

Garapenerako laguntza horren bidez, Nafarroa, beste urte batez, Espainiako autonomia erkidegoen zerrendaren buru jarri da, alor horretan per capita 32 euro ematen baititu.  

Deialdirako onetsi den gastuari esker, milioi bat pertsonaren osasun, hezkuntza, elikadura, etxebizitza eta ura eskuratzeko eta oinarrizko saneamendua izateko baldintzak hobetuko dira, eta pertsona horiek haien diru-sarrerak handitu ahal izango dituzte nekazaritzako eta abeltzaintzako, nekazaritzako eta industriako, artisau industriako eta beste modu batzuetako proiektuen bidez.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Aportacíón de Navarra a la cooperación al desarrollo (2007-2010).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa