(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Krisiaren aurkako Planak 2010ean 835,3 milioi euroko inbertsioa eragin eta 13.000 lanpostu inguru sortu zituen astelehena, 2011.eko otsailak 28

Neurrien bidez, 119,5 milioi euroko likidezia injektatu eta kontsumoa 124,8 milioi handitu da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, krisiaren aurkako neurriek 2010ean izandako bilakaerari buruz Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egindako txostenaren berri izan du.

Álvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azaldutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak eragile ekonomiko eta sozialekin bat etorriz 2010ean ezarritako krisiaren aurkako neurriek BPGd-n eragina izan dute eta, hori dela bide, 835,3 milioi euroko inbertsioa eragin eta kontsumoa 124,8 milioi handitu da; enpresetan egindako likidezia-injekzioa 119,5 milioi eurokoa izan da eta giza kapitalean egindako inbertsioa 3,9 milioi eurokoa. Oro har, kalkuluen arabera, 12.767 lanpostu sortu dira.

Krisiaren aurkako kartela

Krisiaren aurkako Planaren kartela.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, krisiaren aurkako neurriek 2010ean izandako bilakaerari buruz Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egindako txostenaren berri izan du.

Álvaro Miranda bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azaldutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak eragile ekonomiko eta sozialekin bat etorriz 2010ean ezarritako krisiaren aurkako neurriek BPGd-n eragina izan dute eta, hori dela bide, 835,3 milioi euroko inbertsioa eragin eta kontsumoa 124,8 milioi handitu da; enpresetan egindako likidezia-injekzioa 119,5 milioi eurokoa izan da eta giza kapitalean egindako inbertsioa 3,9 milioi eurokoa. Oro har, kalkuluen arabera, 12.767 lanpostu sortu dira.

Nafarroako Gobernuaren Krisiaren aurkako Planak 2010ean 74 neurri ezarri zituen guztira, horietatik 9 familientzat, 41 enpresei laguntzeko, 5 enplegua sortzeko, 12 etxebizitzak hobetzeko eta 6 Administrazioari lotuta. Horrekin batera, Nafarroa 2012 Planera bildutako neurriek eragin dituzten inbertsioak eta horrek enpleguan izandako eragin onuragarriak aipatu behar dira.

Familia

Atal honetan, Renove Auto Plana aipatu behar da. 3,9 milioi euroko inbertsioak eginda, 6.377 auto saldu zituzten, 106 milioi euroko balio osoarekin. Automobilak konpontzeko "Puesta a punto" planaren bidez 7.919 laguntza eman ziren, 390.932,31 euroren truke. Egunean batez beste 59 eskaera bideratu ziren kanpainari atxikitako 216 tailerretan, eta 12.989 pieza ordezteko diru-laguntzak eman ziren (pneumatikoak, hagunak eta galgak, batez ere). Sortutako fakturazioa 4,5 milioi eurotik gorakoa izan zen.

2011. urtean indarrean jarraitzen duen beste neurri bat etxeko zerbitzurako edo haurrak, adinekoak edo mendeko moderatuak zaintzeko pertsona bat kontratatzeko laguntza da. 304 familiak lortu dituzte laguntza hauek, 229.9010 euroko diru-laguntzak guztira.

Langabeei unibertsitateko edo goi-mailako hezkuntza zentroetako masterretan eta berezko tituluetan izena emateko laguntzen bidez 257.000 euro eman zaizkie 160 nafarri. Bestalde, LHko ikasleek nazioartean praktikak egiteko programari esker, 51 ikaslek hiru hilabeteko egonaldiak egin dituzte atzerriko enpresetan. Emandako bekak 168.000 eurokoak izan dira (batez beste 3.300 euro ikasle bakoitzeko).

Familiek 3 neurri fiskaletatik ere onurak lortu dituzte: atxikipenak ez dira igo nominetan ez aurrezkian; urtean 6.000 eurotik beherako aurrezkiaren errentei dagokien tributazioak ez du gora egin, eta krisiaren aurkako laguntzetan PFEZ salbuetsita dago.

Enpresak

Nafarroako enpresetara 2010. urtean krisiari aurreko egiteko 41 neurri zehatz bideratu dira. Zortzi neurri mota desberdinetako bermeak izan dira, enpresei zirkulatzailea emateko eta inbertsio proiektuak babesteko, enpresa handiei zein ETEei, mikroETEei eta autonomoei bideratuta. Bermeak Nafarroako Gobernuak, Sonagar-en (Nafarroa Bermea) bidez, eta Nafinco eta Sodena sozietate publikoek kudeatu dituzte. Guztira 895 berme eman dira, 130,6 milioi euro guztira, eta horri esker enpresek 105,9 milioi euroko likidezia lortu eta 179,2 milioi euroko inbertsio induzitua sortu dute.

Bestalde, enpresei emandako laguntzen programak 35 inbertsio proiektu finantzatu ditu, 1,5 milioi euroko diru-laguntzak emanda. Horrela 6,6 milio euroko inbertsio induzitua eta 251 lanpostu sortu dira. Horrez gain, krisian edo zailtasunekin zeuden 3 enpresak, 1.295 lanposturekin, 1,3 milioi euroko maileguak eta 10,6 milkoi euroko 39 berme jaso dituzte.

ETEetan eta mikroETEetan IKT kudeaketa-erremintak ezartzeko programak 326 enpresa onuradun izan ditu guztira, eta horiek 377.137 euroko laguntzak jaso dituzte. Sortutako inbertsioa 1,4 milioi eurotik gorakoa izan da. Era berean, 8 enpresa txikik adimen estrategikoaren planak egin dituzte, 40.850 euroko laguntzak jasota. Eta 139 enpresak enpresak nazioartean zabaltzeko eta kanpoan merkataritza sustapena egiteko programetan parte hartu dute, 140.098 euroko finantzaketa jasota.

Krisiaren aurkako neurrien bidez ekintzaileak ere babestu dituzte. Modu horretan, MODERNA bekek 26 enpresa-proiektutako 31 ekintzaile finantzatu zituzten, deialdira aurkeztutako 190 ideiaren artean. Beken zenbatekoa 343.332 eurokoa da. Horrez gain, hazi-kapitalaren eta enpresa-haztegien programaren bidez, 681.000 euro inbertitu ziren bi enpresa berritan eta Start Up izenekoaren bidez partaidetutako hiru enpresaren kapitala handitu zen. Era berean, 500.000 euroko diru-laguntza eman da enpresekin lankidetzan prestakuntza-zentroa ezartzeko, eta horrek 3,4 milioi euroko inbertsio induzitua eragiten du.

2010ean Nafarroako Ibilgailu Elektrikoaren Plana abian jarri zen. Horren bidez 10 ibilgailu elektriko diruz lagundu dira, 133.583 eurorekin, 14 birkarga-puntu, 122.332 eurorekin, eta 24.000 euroko laguntzak eman dira ekintza osagarrietarako (azterlanak). Sortutako inbertsioa 443.000 eurotik gorakoa da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación del balance de las medidas anticrisis 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa