(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vázquez de Mella ikastetxe publikoak (Iruña) patioan jarritako estalkia estreinatu du astelehena, 2011.eko otsailak 28

Estalkia jartzeko 403.626 euro inbertitu dira eta Foru Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren artean izenpeturiko hitzarmenaren emaitza da


Estalkiaren kanpoaldeko bista

Vázquez de Mella ikastetxe publikoaren patioan jarritako estalkiaren kanpoaldeko bista ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalán, eta Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina, hiriko II. zabalgunean dagoen Vázquez de Mella ikastetxe publikoko patioan jarritako estalkia ikustera joan dira gaur. Haiekin batera joan dira Iruñeko Udaleko Hiritarrendako zerbitzuen Batzordeko kideak ere.

Estalkia jartzeko 403.626 euro inbertitu dira eta Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak 2010ean izenpetu zuten lankidetza hitzarmenean ezarritakoa betez eraiki da.

Hitzarmeneko testuaren arabera, Udala proiektua idazteaz, kontratatzeaz, zuzentzeaz eta burutzeaz arduratu da; Nafarroako Gobernua, aldiz, obraren kostuaren zati handi bat finantzatzeaz arduratu da, 350.000 euro jarriz. Estalkia eraikitzeko lanak Obras y Servicios Tex izeneko eraikuntza enpresak burutu ditu bi hilabetean.

Obra egin ondoren, estalitako patioaren azalera 590,10 metro karratu dira, izan ere, azken bi hilabeteetan eraiki den instalazioak estaltzen dituen 471 metro karratuez gain, gimnasioaren azpian dauden ataripeen azaleraren 119 metro karratuak ere kontuan hartu behar dira.

Ikastetxearen proiektua Serapio Esparza arkitektoak egin zuen 1934. urtean 20ko eta 30eko hamarkadetako arkitektura arrazionalistak ezartzen zituen eratzeko ildoak oinarri hartuz. Higiezin nagusia Iruñeko Udaleko babestutako eraikinen katalogoan dago jasota eta 2. babes maila du; eraikinaren elementu nagusia fatxada da.


Estalkiaren barrualdeko bista

Vázquez de Mella ikastetxe publikoaren patioan jarritako estalkiaren barrualdeko bista ( irudia handitu )

Eraikina lerro-formako blokea da; hegal labur bi ditu eta horien amaieran biribilbigune bana.  1986an gimnasio gisa erabiltzeko zuzkidura berri bat egin zen ikastetxean.

Estalkiaren proiektua ikastetxea handitzeko egin zen eraikin berriaren inguruan egin da, ikastetxeko simetriari eutsiz; estali beharreko gunearen tamaina hain txikia izanik ez da proiektu erraza izan. Ipar-mendebaldeko fatxada luzatu da (Aralar eta Leire kaleetara begira daudenak) hego-ekialderantz eta ipar-mendebalderantz pabilioi gisa eratuz eta eraikina bi aldeetara simetrikoki handituz. Ipar-ekialdeko fatxada ere (Leire eta Olite kaleak) material berdinaz estali da eraikin multzo osoaren ikuspegi bateratua izateko. Inguru horretan orain estalita dagoen kirol pista bat dago. Itxitura xafla bidez egin da eta xafla horiek instalazioek argi naturala jasotzen dutela ahalbidetzeko besteko gardenak dira.

Obra egiteko bi isuriko estalkia erabili da, % 20ko malda baino handiagoa eta 15,70 metroko zabalera dituena.

Estalkia hormigoizko zutabe zirkularrek eta metalezko estaldura egitura batek eusten dute; azken horrek estalkiaren azpiko azalera beste sendogarririk gabe libre uztea ahalbidetzen du. Proiektua eta obraren zuzendaritza Fermín Ibarrola eta Beatriz Alcaineren kontu egon dira; biak Proiektu Estrategikoen Arloko arkitektoak dira.

Ikastetxean 306 ikaslek ikasten dute guztira eta hamabost taldetan daude banatuta. Ikasle guztiak G eredukoak dira (gaztelaniaz bakarrik ikasten dute). Ikasle guztien artean 67 haur hezkuntzakoak dira (hiru talde) eta 239 lehen hezkuntzakoak (12 talde).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa