(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1,9 milioi euro emanez finantzatu du Ablitasko hondakin uren arazketa hobetzeko proiektua asteartea, 2011.eko martxoak 1

Zenbatekoa obran inbertitutakoaren % 80 da eta saneamendu kanonaren bidez osatuko da  


Ablitasen hondakin urak arazteko proiektu berria

Salanueva kontseilaria eta Pegenaute Ablitasko udalbatzako kideekin ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Ablitasko hondakin uren arazketa hobetzeko eta hori Ebro Behereko araztegiarekin lotzeko aurreikusi diren 2,4 milioi eurotik 1,9 milioi finantzatuko ditu Toki Administrazio Departamentuaren bidez. Inbertsioaren gainerako % 20a nafar guztiek ordaintzen duten saneamendu kanonaren bidez osatuko da. Hala adierazi du gaur Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, Ablitasko udalean izan den proiektuaren aurkezpean. Ekitaldian herriko alkateak, Luis María Sadak, eta udaleko beste ordezkari batzuek hartu dute parte.

Salanuevak Departamentuko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde, eta Navarra de Infraestructuras Locales, S.A., -Nilsa- sozietate publikoko zuzendari kudeatzailea, Andrés Sola Ollo, izan ditu ondoan, eta azaldu du 2012an Ablitas Ebro Behereko araztegiarekin lotuko dela Ribaforada zeharkatuz. Nilsa, gaur egun, eraikitze proiektua eta obren lizitazioa lantzen ari da.

Jarduera hori udalerrian egiteke dauden beste hobekuntzetako bat da. 1,38 milioi euro inguru inbertituko dira horietan eta Nafarroako Gobernuak zenbateko horren % 70 eta % 80 artean jarriko du. Beste hobekuntzak horniketa eta saneamendu sareak berritzeko eta batez ere zortzi kaletan zoladura jartzeko obrak izango dira; horiez gain, Camino del Prado kalean euri uren hodi biltzaile berri bat jarriko da.

8 km-ko hodi biltzailea Ebro Behereko araztegiarekin lotuko da

Urak arazteko proiektu berriari esker Ablitasko egungo instalazioak emaria atxikitzeko tanga bihurtuko dira eta hondakin urak Cabanillasko, Buñuelgo, Fustiñanako eta Ribaforadako hondakin urekin batera araztuko dira Ebro Behereko instalazioan. Honakin urak eraiki berri den 8 km baino gehiagoko hodi biltzaile baten bidez iritsiko dira instalazio horretara. Ablitastik datozen hondakin urak Ribaforadako industrialdean batuko dira beste herrietako hondakin urekin, han baitago eraiki berri den eta erdiguneraino heltzen den hondakin uren hustubidea.

Ebro Beherea Nafarroan dauden 10 araztegi handienen artean dago. 2006. urtearen amaieran ireki zuten eta eraiki zenean beste herri batzuetako emariak gehitzea aztertu zen, beraz, instalazioa ez da zertan handitu behar emari berriak tratatzeko.      

Bestalde, Ablitasko lohi aktiboen egungo araztegia zaharkiturik gelditu da denboraren poderioz. Horregatik, irtenbideak aztertu ondoren, Nilsako teknikariek, araztegia zaharberritu ordez, birmoldatzea komenigarria izango litzatekeela pentsatu zuten, aire zabaleko aireztatze tangak salbu. Tanga horiek ekaitzak direla-eta ur deskarga handiak daudenean emaria atxikitzeko balio izango dute, Ribaforadako sarea kaltetu ez dadin, hara iritsiko baita emaria. Sistema horrek 550 metro kubiko bil ditzake.

Instalaziorik merkeena eta kalitaterik onenekoa

Irtenbidea  arrazoi ekonomikoetan (merkeagoa da metro kubiko bat ur edukiera handiko instalazioetan araztea) eta isuriaren amaierako kalitatean oinarritu da (emaria zenbat eta handiagoa izan emaitzetako parametroak hobeak izango dira). Gainera, kontuan hartu da, gaur egun, amaierako emaria ureztatzeko erreten batera iristen dela, baina komenigarria da Ebro ibaia bezalako ubide handiago batera isurtzea. Hortaz, proiektuak Ribaforadatik Ebro Behereraino ura daraman eta Aragoiko Ubide Inperialaren azpian dagoen hustubidea ere aldatuko dela ezartzen du. Gaur egun dagoen hustubidea, 400 milimetroko diametroduna, kendu eta gaitasun bikoitza duen eta beira-zuntzez sendotuta dagoen poliesterrezko beste hustubide bat jarriko da.

Gogorarazi behar da Ablitas Mocayoko Uren Mankomunitatearen parte dela; mankomunitate horrek 2001ean hitzarmen bat sinatu zuen Nilsa sozietatearekin eta hitzarmen hori 2006an eguneratu zen. Akordio horren arabera, Nilsaren ardura da hondakin uren tratamenduarekin eta arazketarekin loturiko obra publikoa sustatzea eta kudeatzea.  


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa