(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte Gaietako departamentuak bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunen programa aurkeztu du 2011rako asteartea, 2011.eko martxoak 1

García Malo kontseilariak berdintasunerako tokiko politiken arduradunekin batera lan egiteko jardunaldia hasi du


Transcripción textual del video

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, gaur goizean, bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokiko itunen inguruko lan programa aurkezteko jardunaldiari eman dio hasiera. Proiektua Berdintasunerako Nafarroako Institutuak (INAI) bultzatu eta finantzatu du toki esparruan laneko betebeharrak familiako bizitzarekin eta, bereziki, familian mendetasun handiena dutenen (adingabeak eta adinekoak) zaintzarekin bateratzearen aldeko ekintzak sustatze aldera, genero berdintasunarekin lotutako irizpideak oinarri izanik.

Eginkizunak bateratzeko tokiko ituna

García Malo kontseilaria, Jesús María García Antón eta Sara Ibarrola ondoan dituela, eginkizunak bateratzeko tokiko itunei buruzko jardunaldiaren hasieran ( irudia handitu )

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, gaur goizean, bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokiko itunen inguruko lan programa aurkezteko jardunaldiari eman dio hasiera. Proiektua Berdintasunerako Nafarroako Institutuak (INAI) bultzatu eta finantzatu du toki esparruan laneko betebeharrak familiako bizitzarekin eta, bereziki, familian mendetasun handiena dutenen (adingabeak eta adinekoak) zaintzarekin bateratzearen aldeko ekintzak sustatze aldera, genero berdintasunarekin lotutako irizpideak oinarri izanik.

Proiektua 2005ean jarri zen abian eta 14 udalek hartu zuten parte. Gaur egun honako 33 toki erakunde hauek dira, besteak beste, eginkizunak bateratzeko itunak izenpetu dituztenak: udalek, mankomunitateek, 30 udalerrik osatzen duten landa garapenerako partzuergo batek eta Iruñako II. Zabalgunea auzoak. Guztira 522 erakunde eta elkarte atxiki dira programara. 2008tik Berdintasunerako Nafarroako Institutuak 1.051.898 euro bideratu ditu programa horretarako.

Jardunaldiaren hasierako hitzaldian García Malo kontseilariak honela laburtu ditu eginkizunak bateratzeko tokiko itunen helburuak. "Espero dut nirekin ados egotea jendeak bizitzeko, aisialdian, zaintzen, trebatzen, gizartean eta politikan parte hartzen eta lanean ematen duen denbora bateratuz pentsatu eta bakoitzak bere burua eraiki behar duela esaten dudanean. Egiteko hori guztiona da. Gizon-emakumeok antolatzeko modu berri horren baterako erantzuleak gara eta, hala antolatzeko, administrazioak, enpresa eta agente sozialak, gizarte zibila behar ditugu. Horrez gain, familiako eginkizunak banatzeko eta nork bere gain hartzeko harremanak aldatu egin behar dira."

Gaur egin den jardunaldian Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidenteak, Jesús María García Antónek, eta INAIko zuzendari kudeatzaileak, Sara Ibarrola Intxutak, ere hartu dute parte. Azken horrek abenduaren 13ko 218/2010 ebazpena aurkeztu du, "emakumeek eta gizonek haien ingurunean bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokiko itunak" programan parte hartzeko arauak ezartzen dituena. Foru Erkidegoko hainbat herritako itunek bultzatutako ekintzei buruzko bideo bat ere erakutsi dute.

Programa aurkeztu ondoren, "Eginkizunak bateratzeko tokiko itunetan parte hartzea sustatu eta jarduerak diseinatzearen" inguruan batera trebatzeko lehen saioa egin da. Saioan Neus Albertos Merik eta Magali Martínez Soliman mintzatu dira. Trebatzeko saio horrek bi helburu izan ditu: Itunen parte direnak trebatzea, itunak garatzen direla bermatzeko, eta bata bestearen itunak ezagutzen dituztela sustatzea, garatzen dituzten ekintzen inguruko informazioak, lanaren antolaketak eta lanaren hedapenak gainerakoen garapena erraztu dezan.

Jarraian azaltzen diren Nafarroako tokiko erakundeek izenpetu zituzten eginkizunak bateratzeko itunak. Itunak sinatu zituzten urtearen araberako hurrenkera kronologikoan daude jasota:

2005ean (2008an berritutakoak): Ablitas, Altsasu, Azagra, Barañain, Burlata eta Cabanillas, Lizarra, Murchante, Azkoien, Ribaforada, Tafalla, Tutera eta Alesbes

2006: Los Arcosko Mankomunitatea eta Bortziriak Mankomunitatea

2007: Uharte, Cintruénigo, Corella, Zizur Nagusia eta Atarrabia

2008: Irurtzun, Orkoien eta Ultzamako Mankomunitatea

2009: Doneztebe, Iruña, San Adrián eta Erdialdeko Partzuergoa

2010: Noaingo Mankomunitatea, Fustiñana eta Agoitz

2011: (programara atxikitzea eskatu duten eta horretarako onarpena jaso duten tokiko erakundeak): Antsoain, Berriozar, Elizagorriako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesma
Dokumentazioa:
Discurso de la consejera García Malo en la Jornada sobre los Pactos Locales de Conciliación

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa