(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zabalik da LHn izena emateko epea, guztira 80 heziketa ziklo eskainiko dira asteartea, 2011.eko martxoak 1

Gobernuak informatzeko kanpaina hasi du hedabideen, ikastetxeen eta Facebooen bidez


LHn izena emateko kartela

LHn izena emateko kartela

Hezkuntza Departamentuak gaur zabaldu du datorren ikasturtean (2011-2012) Nafarroan Lanbide Heziketako zikloak ikasi nahi izanez gero izena emateko epea, baita DBH eta Batxilergoa ikasteko ere. Interesa dutenek datorren martxoaren 15era arteko epea izango dute kasuan kasuko ikastetxean izena emateko.

LHko datorren ikasturterako hezkuntza eskaintza 80 heziketa ziklok osatzen dute: 33 erdi mailakoak eta 47 goi mailakoak. Horietatik hiru ziklo sortu berriak dira: energia berriztagarrien goi mailako teknikaria, web aplikazioak garatzeko goi mailko teknikaria eta nekazaritzako ekoizpen ekologikoko teknikaria. Hori dela eta, Nafarroa Espainian biztanle bakoitzeko titulu gehien dituen erkidegoa da.

Horrez gain, Hasierako Lanbide Kualifikazioko 36 Programa ditu DBHko graduatu titulurik lortu ez duten 16 eta 21 urte arteko gazteentzat. Oinarrizko eta lanbide prestakuntza eskaintzen dute eta ikasleei bizitza aktiboa egiten hastea ahalbidetzen die edo, bestela, ikasten jarraitzea.

Gogorarazi behar da Lanbide Heziketan egindako matrikula kopurua % 15 hazi dela azken bi ikasturteetan. Aurten 7.025 ikasle ari dira ikasten erdi mailako (3.553) eta goi mailako (3.472) heziketa zikloak Foru Erkidegoan.

Facebookeko profila

Izena emateko garaia denez, Nafarroako Gobernuak hedabideen, ikastetxeen eta Facebook gizarte sarearen bidez garatuko den informatzeko kanpaina jarri du abian. Facebooken LHren profila sortu du (www.facebook.com/fpnavarra) eta han matrikula epeei, izena emateko baldintzei eta hezkuntza eskaintzari buruzko informazio zehaztua azaltzen da.

Halaber, eduki bera duten informatzeko 100.000 triptiko argitaratu eta pasa den igandean banatu ziren tokiko prentsa erostearekin batera (Diario de Navarra eta Diario de Noticias).

Bigarren hezkuntzako ikastetxeen artean ere 1.000 kartel baino gehiago banatu dira maila horretako ikasleei LHren berri emateko, izan ere, DBH amaitzean hezkuntza eskaintzako aukeren artean aukeratu behar dute. Nafarroako egunkari eta irrati nagusietan ere iragarkiak jarriko dira, baita markesinetan ere.

Gogorarazi behar da Hezkuntza Departamentuak, berriki, Foru Erkidegoko ikastetxeei buruzko informazioa agertzen duen webgune berri bat (www.centroseducativos.navarra.es) argitaratu duela. Webguneak, geolokalizatzaile baten bidez, Nafarroako ikastetxe guztiak eta haien hezkuntza eskaintza, LHkoak barne, etxetik bilatzeko aukera eskaintzen du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa