(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Eugiko Erreferentzia Historikoko Zentroa ireki du asteazkena, 2011.eko martxoak 2

Gobernuak 211.814 euroko diru-laguntza eman du zentroa egiteko eta zentroaren helburua inguruko gertaera historiko adierazgarrienak ezagutzera ematea da


Sanz Lehendakariak Eugira egin duen bisita

Sanz Lehendakaria Eugiko bazterretatik zehar ibili da ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanzek, Eugiko Erreferentzia Historikoko Zentroa ireki du gaur arratsaldean. Zentroa herrira datozen bisitariei inguruko gertaera historiko adierazgarrienak ezagutzera emateko erakusketa da. Sanz Lehendakariarekin batera izan dira Juan Ramón Corpas, Kultura eta Turismo kontseilaria, Amelia Salanueva, Toki Administrazioko kontseilaria, Maite Errea, Eugi kontzejuko presidentea, eta Javier Borda, Esteribarko alkatea. Zentroa ireki aurretik, Sanz Lehendakariak Eugiko antzinako Real Fábrica de Armas arma fabrikaren hondarrak ikusi ditu eta herriaren erdigunean barrena ibili da.

Mintzaldian, Nafarroako Lehendakariak zentroak tokiko ekonomiari eusten lagunduko diola azpimarratu du, baita herriko biztanleak finkatzen eta urari eta meatzaritzari loturiko historiaren balioa nabarmentzen ere. 

Eugiko Erreferentzia Historikoko Zentroa San Gil kalean dago eta garai batean herriko eskolak ziren eraikineko lehenengo solairua betetzen du. Zentroko edukien programaren arabera, gertaera historikoez gain, elementu nabarmen hauek ere erakargarriak dira: Real Fábrica de Armas arma fabrika, magnesiten meatzea, Eugiko urtegia eta ikaztegiak. Erakusketan kulturarekin eta gizartearekin loturiko beste gai batzuk ere badira, esate baterako, folklorea eta kontzejuko antzinako eskola. Informazioaren euskarri gisa dokumentu idatziak, material grafikoak eta ikus-entzunezkoak erabiltzen dira besteak beste.


Sanz Lehendakariak Eugira egin duen bisita

Lehendakaria eta Corpas eta Salanueva kontseilariak Erreferentzia Historikoko Zentroan ( irudia handitu )

Zentroak Nafarroako Gobernuak emandako 211.814 euroko diru-laguntza izan du. Zenbateko horretatik 178.518 euro Kultura eta Turismo Departamentuarenak dira eta toki erakunde eta partzuergo turistikoetarako laguntzen deialdiaren bidez lortu dira. Kopuru hori proiektua burutzen eta edukiak gauzatzen (255.026 euro) inbertitutakoaren % 70 da.   Horrez gain, departamentu berak 12.600 euroko diru-laguntza eman zuen lehenago proiektua egiteko eta Tokiko Administrazioko departamentuak proiektu horretan parte hartu zuen 21.214 euro emanez.

Erakusketaren helburua inguruko kulturaren, ingurumenaren eta turismoaren inguruko informazioa emateko erreferentziagunea izatea da. Zentroaren sorrera proiektu handiago baten barruan egin da eta honako hauek barne hartzen ditu: hainbat ibilbide turistikoak, urtegiaren inguruan oinezkoentzako pasealekua eta Eugin bisitariek eta herriko biztanleek gozatu eta interpretatuko dituzten elementuak jarriko dituzten beste proiektu batzuk.

Real Fábrica de Armas arma fabrika

Egur ugari eta inguruan burdin meatzeak eta ur ibilerak izanik Eugiren inguruetan Erdi Aroko burdinola bat ezarri zen: Herrería Real burdinola, ondoren Armería Real armategia eta Real Fábrica de Armas armen fabrika.

XV. mendearen hasieratik, Eugik tradizio handia zuen burdinezko armak egiten, kaskoak eta burdin jantziak egiten baitzituen. 1536an zegoen burdinola koroak erosi zuen munizioa ekoizteko. XVI. mendearen erdialdera Herrería Real izena eman zioten eta geroago, Armería Real.

1766an Real Fábrica de Armas armen fabrika egiten hasi ziren, eta batez ere burdina eraldatzeko eta kañoi eta arma arinetarako munizioa ekoizteko erabili zen. Baliabideak amaitu izanak, ustiapen handia burutzeagatik, Eugiko arma industria etetea ekarri zuen eta, horren ondorioz, ekoizpena Orbaizetako arma fabrika ezagunera (1784an eratu zen) lekualdatu behar izan zuten.

Gaur egun antzinako armen fabrikako hondarrak baino ez daude, Konbentzio Gerran (1793-1795) suntsitu egin baitzuten. Eugiko Real Armería armategian eginikoak dira Felipe III.a eta Felipe IV.a haurren burdin jantziak eta munduan dauden burdin jantzi onenetakoak dira. Gaur egun Madrilgo Museo de Armería museoan daude erakusgai.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa