(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2011ren hasieran nabarmen egin du behera errepide istripuetan hildakoen eta zaurituen kopuruak
asteazkena, 2011.eko martxoak 2

Urtarrilean eta otsailean bi hildako izan dira, eta pasa den urtean, garai berean, sei. Zaurituak ere 65 izan dira, 2010ean baino % 33 gutxiago.


Pasa den otsailaren 22an Barasoainen gertatu zen istripua

Pasa den otsailaren 22an Barasoainen gertatu zen istripua

Urtarrilean Nafarroako errepideetan hildakoak eta zaurituak izan zituzten trafiko istripuen beherakada otsailean ere eman da. Horrek 2011ren hasieran bideko ezbeharren estatistikak izan duen beherakada handia baieztatu du.

Barne Zuzendaritza Nagusiak emandako datuen arabera, urteko lehen bi hilabeteetan bi hildako izan dira Foru Erkidegoko hiri barruko bideetan eta hiriartekoetan (bat urtarrilean eta bestea otsailean); aldiz, 2010eko garai berean, sei hildako izan ziren. Hortaz, errepideko hildakoen kopuruak % 60 egin du behera.

Bidean zauritutakoen kopuruak ere beherako joera izan du, urteko lehen bi hilabeteetan 7 zauritu larri eta 78 arin izan direlako eta 2010aren hasieran, ordea, 12 zauritu larri eta 75 arin. Datu horiek % 33ko beherakada izan dela adierazten dute.

Urteko bigarren hilabetean hildakoak eragin zituen istripu bakarra pasa den otsailaren 22an gertatu zen. Melidako 66 urteko emakume bat hil zen gidatzen ari zen autoak kamioi baten aurka talka egitean. Istripua N-121 errepidean izan zen, Barasoainen parean. Urtarrilean erregistratu zen ezbeharrean Iruñako 86 urteko gizon bat harrapatu zuten Antsoainen.

Barne Zuzendaritza Nagusiak bidutako behin-behineko datuen arabera, otsailean ere istripuen kopuru osoak behera egiten jarraitu du. Guztira 221 ezbehar izan ziren hiri barruko bideetan eta 32 hiriarteko edo bestelako bideetan. Horrek zera esan nahi du, % 17 egin dutela behera pasa den urteko otsaileko ezbeharren kopuruarekin alderatuta, orduan 269 istripu gertatu baitziren hiriarteko bideetan eta 37 bestelako bideetan. Urtarrilean ere % 28 egin zuten behera errepideetako ezbeharrek pasa den urteko urtarrilean izan zirenekin alderatuta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa