(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Miguel Indurain Fundazioak kirola sustatzeko egiten duen lana aitortu du asteazkena, 2011.eko martxoak 2

García Malo kontseilaria Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen txirrindulariak gidatutako Fundazioaren entitate babesleekin eta laguntzaileekin egindako ekitaldiaren buru izan da


Transcripción textual del video

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria Miguel Indurain Fundazioaren entitate babesleak eta laguntzaileak aitortzeko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Frantziako Tourra bost aldiz irabazi duen txirrindulari ohia kontseilariarekin batera egon da, baita Francisco Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirol Institutuko zuzendaria ere.

Omenaldia Miguel Indurain Fundazioari

García Malo kontseilaria eta Miguel Indurain, Miguel Indurain Fundazioarekin lankidetzan aritzen diren entitateen ordezkariekin. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria Miguel Indurain Fundazioaren entitate babesleak eta laguntzaileak aitortzeko ekitaldiaren buru izan da gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Frantziako Tourra bost aldiz irabazi duen txirrindulari ohia kontseilariarekin batera egon da, baita Francisco Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirol Institutuko zuzendaria ere.

Miguel Indurain Fundazioa irabazteko asmorik ez duen entitatea da. Bazkide fundatzaileak Nafarroako Gobernua, Merkataritza eta Industria Ganbera eta Espainiako Batzorde Olinpiarra dira. Fundazioaren xede nagusia Nafarroan errendimendu handiko kirolariei laguntzea da, haien helburuak errazago erdietsi ahal izateko.

Miguel Indurainek, ekitaldiaren hasieran, ongi-etorria egin eta eskerrak eman dizkie Fundazioaren entitate babesleei eta laguntzaileei. Entitate horietako ordezkariek Nafarroako armarria jaso dute oroigarri moduan.

Hauek dira omendutako entitateak: Iruñeko Udala, Banesto, Fundación Barclays, Bianbi, Merkataritza eta Industria Ganbera, Canal 4 Localia, Canal 6 Navarra, Castillo de Gorráiz, Espainiako Batzorde Olinpiarra, Diario de Navarra, El Corte Inglés, Fundación Xota, Fundación Universidad-Sociedad (UPNA), K/7 Coaching, Kiaranet.com, Lacturale, Piérdete.com, Popular Televisión, Punto Gráfico, Punto Radio, Sedena, TVE en Navarra, Tanatorio Irache eta Volkswagen Navarra. Natalia Vera Artázcoz azken enpresa horretako ordezkariak eskerrak emateko hitz batzuk esan ditu, beste guztien izenean.

Amaitzeko, García Malo kontseilariak honela laburtu du ekitaldiaren xedea: "Gure guraria ekitaldi xume hau egitea zen, askotan isila den baina kirol jardueran garrantzi eta inpaktu handia duen eginkizuna aitortzeko. Gure eskerrik beroenak Gobernuarekin batera gure Komunitateko errendimendu handiko kirolariei laguntzeagatik".

Miguel Indurain Fundazioaren helburuak eta programak

Errendimendu handiko kirolariei laguntzeko Miguel Indurain Fundazioaren helburu nagusiekin batera beste helburu batzuk ere aipatu behar dira, Fundazioaren estatutuetan bilduta daudenak:

- Nafarroako kirola behar den moduan garatzeko beharrezkoak diren diru-laguntzak eta edozein motatako laguntzak eskaintzea.

- Nafarroako kirolari aipagarriak prestatzen, kontrolatzen eta doitzen parte hartzea.

- Nafarroako errendimendu handiko kirola garatzen laguntzen duten ikerketa eta prestakuntza programak sustatu eta prestatzea.

- Jendeari egindako jarduera guztien berri ematea, ezagutza handiagoa egon dadin eta xede nagusiari ekarpena egiteko.

Xede horretarako, Fundazioak bost programa garatzen ditu:

1. Laguntza ekonomikoak kirolariei eta entrenatzaileei, hiru beka mota emanda: joko olinpiarretara joateko aukerak dituzten kirolariei; kirolariei emaitzak oinarri hartuta, eta laguntza bereziak. Azken horiek bekak dituzten kirolarien teknikariei emandakoak, kirol federazioekin hitzartutako laguntzak eta mailegu-bekak izan daitezke.

2. Prestakuntzarako eta laneratzeko laguntzak, xede bikoitza izanda: kirolariei jarduera ekonomikoa eta kirol praktika bateratzen laguntzea eta lanbide-prestakuntza kirolarengatik atzeratu behar izan zuten kirolariak laneratzeko bitartekoak ematea.

3. Baliabide osagarriak kirolarientzat eta entrenatzaileentzat, hala nola sarbidea instalazioetara, ordutegiak ematea eta sarbidea entrenamendu material berezietara, besteak beste.

4. Kirolean dopinaren aurkako borroka integrala, urteroko kanpainen eta euskarri dokumental berezien bidez.

5. Kirol arloko talentu guztiei laguntzea, antzematearen, jarraipena egitearen eta oinarrizko laguntza ematearen, hautaketaren eta hautatuei laguntza integrala ematearen bidez.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Programas de la Fundación Miguel Indurain
Discurso de la consejera García Malo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa