(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Open Data ataria abian jarri du, herritarrek gehien eskatzen dituzten 42 eduki publikoak bilduta asteazkena, 2011.eko martxoak 2

Webaren lehenengo goiburuak turismoari, goi-kargudunen ordainketei eta hezkuntza-zentroei buruzko informazioa du


Transcripción textual del video

"Ukaezina da informazio hau herritarrek eta enpresek berriro erabiltzeko eskuragarri jartzeak abantaila eta onura garrantzitsuak dituela. Lehenengo eta behin, herritarrentzat, modu horretan sektore publikoko jarduerak hobeto ezagutu ditzaketelako eta balio erantsiko zerbitzuetan sar daitezkeelako, administrazioek sortutako informazioa oinarri hartuta. Enpresentzat ere onuragarria da, produktu, zerbitzu eta konponbide berriak garatzeko eta hirugarrenek garatutako aplikazioak eta produktuak ekoizpen edo negozio ildoan erabiltzeko aukera izan dezaketelako, modu horretan datuak berrerabiliz. Hortik sorkuntza dator, handiagoa edo txikiagoa, baina sorkuntza, eta horrek lan-merkatuan eragina du. Eta, amaitzeko, Open Datak onurak ditu administrazio publikoetarako, gizartera ezagutzak zabaldu eta jarduera ekonomiko berriak sortzeko aukera eskaintzen dutelako".

 

Open Data atariaren azala

Open Data atariaren azala. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Open Data edukien ataria abian jarri du gaur. Modu horretan, orain arte eskuragarri ez zeuden datu publikoak inolako murrizketa tekniko eta legezkorik gabe emateko nazioarteko izaerako ekimen honetan parte hartzeko behin betiko pausoa eman du. Orain, partikularrek eta enpresek informazio hori berrerabili, banatu edo eduki horietan oinarritutako erreminta, produktu eta zerbitzu berriak sortu ahal izango dituzte.

Javier Caballero lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak eta José Luis Menéndez Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusiak ekimen hau gaur aurkeztu dute. Hain zuzen ere, ekimena Foru Gobernuak proiektuaren edukiak definitzeko egindako inkestaren arabera diseinatu da (kontsulta horrek aktibo jarraitzen du atari berrian).

Biek azaldu dutenez,

http://opendata.navarra.es ataria 42 eduki berrirekin estreinatu da. Goiburu moduan, turismo baliabideei, 2011ko goi-kargudunen ordainketei eta hezkuntza-zentroei buruzko informaziorako hiru lotura daude, horiek baitira herritarrek gehien eskatzen dituzten gaietako batzuk. Web orri honetan jasotako edukien artean, enplegu erregulazioko espedienteak, Nafarroako herritarrak sexuaren, adinaren eta naziotasunaren arabera, KPIren bilakaera, lan-kontratuak tipologiaren arabera, erregistratutako langabeen indizea sexuaren eta adin-taldeen arabera, 2011ko ordainketak eta Foru Gobernuak sustatutako zerbitzu berriak aipa daitezke, departamentuen arabera sailkatutako beste informazio batzuekin batera. Informazio horiek formatu desberdinetan kontsultatu daitezke (CSV, RSS, SHP, XLS eta XML).

Open Dataren oinarriak gardentasuna, lankidetza, partaidetza eta aberastasun ekonomikoa sortzea dira, zabaldutako datuen bidez enpresek beharrizan edo joera berriak antzeman ditzaketelako, eta hori ezinbestekoa baita enpresa horien produktuak eta zerbitzuak definitzeko. Caballero presidenteordeak eta Menéndezek azaldu dutenez, mota horretako datuak zabaltzeak onurak ekartzen ditu datuok argitaratzen dituzten administrazioentzat zein herritarrentzat eta enpresentzat, azken horiek orain arte eskuragarri ez zeuden informazioetara sarbide askea baitute. Caballerok ekimenak "lan-merkatuan eragiteko" eta lanpostu berriak sortzeko gaitasuna duela azpimarratu du.

Menéndezek Open Data izenekoan aitzindariak diren Estatu Batuetan eta Britainia Handian garatutako aplikazioak aipatu ditu, baita Espainiako autonomia-erkidego batzuetan garatu direnak ere, hala nola Katalunian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Asturiasen. Administrazioaren datuak garraio publikoaren benetako denboran hornitzen dituen aplikazioa aipatu du. Sistema hori Bostoneko ostalaritza-negozio batek erabiltzen du, bezeroek edatekoa edo jatekoa lasai hartu ahal izateko lokalean bertan autobusa noiz ateratzen den ikusten duten bitartean. Enpresa pribatu batek Washingtonen telefono mugikorretarako edo webetarako garatutako aplikazio bat ere aipatu du, hiriko leku arriskutsuak eta arriskurik ez dutenak neurtzeko, poliziek delinkuentziari buruz emandako datuak oinarri hartuta.

Foru Gobernuaren asmoa herritarren eta enpresen arteko lankidetza eta parte-hartzea bi norabidetan sustatzea eta baliabide horren potentziala aberastasuna sortzeko aprobetxatzea da, erreminta berriak eta zerbitzu digital berritzaileak garatuz, Moderna Planaren helburu orokorraren barruan.

Interneten herritarren beharrizanak antzemateko egin den inkestan 1.017 boto eman dira guztira, eta Open Datako edukiak hornitzeko

56 proposamen egin dira. Proposamen horietako batzuk ezin dira egin, datu kofidentzialak direlako, eta beste batzuei Foru Gobernuak ezin die erantzunik eman, beste administrazio batzuen mendeko gaiak baitira.

Kontsultan gehien eskatzen diren bitartekoen eta datuen artean, besteak beste, hauek aipatu behar dira: Nafarroako guardiako farmazien zerrenda egiteko eskaera dataren eta herriaren arabera, horien geolokalizazioari buruzko informazioarekin; osasun-sistema osoko bitartekoen erabilera-datuak; Nafarroako Gobernuaren konfiantzako karguei eta horien soldatei buruzko informazioa; lurraldeko denda eta enpresei buruzko datu irekiak; garraio publikoaren sarearen funtzionamenduari buruzko erreferentziak benetako denboran; interneten wifiren bidez sartzeko leku publikoen koordenatuak; gizarte laguntzetara eta lankidetzara bideratutako dirua; kultura ekitaldien agenda; Nafarroako Administrazio Publikoaren aurrekontu konparatua, turismo eta aisia baliabideak; trafikoari buruzko datuak benetako denboran; lizitazio publikoei eta konkurtsoei buruzko informazioa; trafikoko ‘puntu beltzen’ zerrenda eta delinkuentzia edo kriminalitate indizerik handiena duten inguruak.

Eduki elektronikoak

Open Data atariak Nafarroako Gobernuak Administrazioaren informazioa herritarrei helarazteko garatu dituen edukiak eta erreminta elektronikoak erabiltzen ditu, hala nola, Erregistro Elektroniko Orokorra,

www.navarra.es atariko edukiak, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren formatu digitala, proiektu teknikoen eta bisatuen errepositorioa eta Extr@ espedienteen kudeatzailea, besteak beste.

Sektore publikoko informazioa berrerabiltzea sustatzeko proiektuak lege hauek ditu oinarri: Europako 2003/98/EE Zuzentaraua, Nafarroan Administrazio Elektronikoa ezartzeko 11/2007 Foru Legea, herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea eta 37/2007 Legea, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa.

Administrazioan eskura dagoen informazioa zabaltzea datu pertsonalak babesteko legeak eta gai erreserbatuei buruzko legeak mugatzen dute. Gai erreserbatu horien artean defentsa nazionala eta Estatuaren segurtasuna, diru-politika eta interes kolektiboak uki ditzaketen delituei edo informazioei buruzko ikerketa aipatu behar dira. Espainian, Open Data ekimena

Aporta Proiektuaren barruan garatzen da, Avanza2 Planari lotuta, "informazio publikoaren berrerabiltze merkatuak duen potentziala aprobetxatzea" xede izanda.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación Open Data Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa