(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteburu honetan Nafarroako Errepide Sareko 304 seinale aldatuko dituzte osteguna, 2011.eko martxoak 3

Aldaketa larunbatean eta igandean egunez egingo da


Asteburu honetan Nafarroako Foru Komunitateko Errepide Sareko autobide eta autobietan 304 seinale aldatuko dituzte. Izan ere, joan den ostiralean, otsailak 25, Ministroen Kontseiluak autobidean eta autobian zirkulatzeko gehiengo abiadura 120 km/h-tik 110 km/h-ra murriztea erabaki zuen.

Neurria datorren astelehenean, martxoak 7, jarriko da indarrean, goizeko 8.00etan. Hori dela eta, seinaleak larunbatean eta igandean aldatuko dituzte, goizeko txandetan.

Aldatuko diren 304 seinaleetatik 60 A-12 autobidekoak dira eta Autovía del Camino SA sozietate emakidadunak jarriko ditu. Beste 64 AP-15 errepidekoak dira, eta AUDENASAk aldatuko ditu. Herri Lan Departamentuak gainerako autobietatik 180 seinale aldatuko ditu (A-1, A-10, A-15, A-21 eta A-68), "2009-2012 aldian Nafarroako Foru Komunitateko errepideetan seinale bertikalak zaintzeko" kontratuaren enpresa esleipendunaren bidez, hots, Lacroix Señalización.

Jardun horrek errepide sareko 309 km ukituko ditu guztira. 112 km AP-15 errepideari dagozkio, 72 km A-12 errepideari, 14 km A-1 errepideari, 29 km A-10 errepideari, 28 km A-15 errepideari, 22 km A-21 errepideari eta 32 km A-68 errepideari.

Nafarroako Gobernuak, seinale horiek aldatzeko, 2 zenbakiaren gainean 1 zenbakia jartzea erabaki du, pegatina berezi batzuk ipinita. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak aldatuko dituen 180 seinaleetan, pegatinen hornikuntza eta pegatinak jartzea barne hartuta, 13.510 euro inbertituko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa