(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren Iruñeko Turismo Bulegoaren egoitza berria zabaldu dute

osteguna, 2011.eko martxoak 3

Lehen Alde Zaharrean zegoen bulegoa eta Orreaga etorbidera aldatu dute, Entzierroaren monumentuaren parera


Agintariak eta langileak Iruñeko Orreaga etorbideko Turismo Bulegoan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Iruñeko Turismo Bulegoa orain arte Eslava kaleko 1. zenbakian egon da, San Frantzisko plazaren ondoan, baina Orreaga etorbidera aldatu dute, Entzierroaren monumentuaren ondora.  Juan Ramón Corpasek, Kultura eta Turismoko kontseilariak, egoitza berria ireki du gaur eguerdian. Carlos Erce, Turismoko zuzendari nagusia, eta Nafarroako Turismo Kontseiluko kide batzuk izan ditu ondoan.

Nafarroako Erresuma Turismo Bulegoa lekuz aldatzea 2009-2011 Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren eta higiezinen eta administrazio bulegoen alorreko Organismo Autonomoen Jarduera Planeko jarduera izan da. Plan horren helburua errentamenduen dirua aurreztea da baliabide propioen erabilera, kudeaketa eta optimizazioa arrazionalizatuz. 

Nafarroako Gobernuak obra burutzeko lanak Construcciones José María Lamberto enpresari esleitu zizkion eta obraren zenbatekoa 138.716,69 euro izan zen. Lokalak 460,92 metro karratuko azalera du.

Beheko solairuan atondo bat, informazio mahaia, bi bulego eta komunak daude eta dagoeneko jendeari arreta ematen ari dira. Solairuartea barruko bulego gisa erabiltzen da eta gela bat eta bilera areto bat ditu. Halaber, sotoa langileek sukaldono gisa erabiltzeko prestatu da.

Obretan lokalerako sarbidea aldatu dute, hala, oztopo fisiko eta zentzumen oztopoei buruzko arauak betetzeko. Horrez gain, fatxadaren beheko zatia aldatu dute erraz identifikatzeko; barruko apainketa ere aldatu dute.


Fatxadaren irudia ( irudia handitu )

Bulego berria Nafarroa osoko informazio turistikoaren gune nagusi bihurtu dute.

Gainera, bulego berrirako honako hauek egiteko eskatu da: komunikazio orokorreko proiektu bat Nafarroaren eguneratutako irudi turistikoa barne hartzen duena, "Reyno de Navarra" marka eta Kukuxumusuren komunikazio kanpaina berria gehituz, barruan Nafarroako mapa handi bat Nafarroako Gobernuaren sareko turismo bulegoak eta interes turistikoko guneen kontsulta egiteko, hiriko plano bat kanpoko atean (beiraren azpian) gertaera eta zerbitzu nagusiak agertzen dituena eta oinarrizko informazioaren zerrenda hainbat hizkuntzatan.

Autokontsultarako gune bat ere izango du bulegoak, eta han kiosko interaktibo bat eta bluetooth bidez informazio turistikoa behera bajatzeko baliza bat egongo dira.

Bulegoaren kokapen berriaren abantaila ondoan Entzierroaren monumentuaren izatea da, jendea erakartzen duelako eta erraz ibiltzeko moduko oinezkoentzako gunean dagoelako.

Nafarroako Gobernuko turismo bulegoen sarea herri hauetan dauden hamaika bulegoek osatzen dute: Bertiz, Lizarra, Xabier, Lekunberri, Otsagabia, Olite, Orreaga, Iruña, Erronkari, Zangoza eta Tutera. Nafarroako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritzan ere informaziogune bat dago.

Establezimendu horiek bidaiariei Nafarroari buruzko sustapen informazioa eta materiala eskaintzen dizkiete, Nafarroa helmuga turistiko gisa agertuz. Erkidegoari buruzko informazio generikoa duten argitalpenak bantzen dituzte, baita planoak eta kale izendegiak eta produktu jakinen inguruko (parke naturalak edo turismo aktiboa esate baterako) argitalpenak ere.

% 8 baino gehiago igo du hotel establezimenduetan ostatu hartzen duten bidaiarien kopuruak
Nafarroako Estatistika Institutuaren datuen arabera, urtarrilean Foru Erkidegoko hotel-establezimenduetan ostatu hartu zuten bidaiarien kopuruak % 5,7 egin zuen gora pasa den urteko garai berdinean izan zen kopuruarekin alderatuta. Gaua igaro zuten bidaiarien kopuruak, aldiz, % 8,0 egin zuen gora.
Zifra absolutuetan adierazita, 34.341 bidaiarik 59.278 gau igaro zituzten establezimenduetan, hau da, batez beste 1,73 eguneko egonaldiak izan ziren; aldiz, 2010eko urtarrilean batez beste 1,76 eguneko egonaldiak kalkulatu ziren.

Turisten jatorriari dagokionez, pasa den urtarrilean turisten % 85,2 Espainian egoitza dutenak izan ziren eta Nafarroako hotel-establezimenduetan erregistratu ziren ostatu gauen % 81,8 igaro zituzten.

Jatorrizko autonomia erkidegoen eta bisitari kopuruaren hurrenkeraren arabera, bisita gehien egin zituztenak madrildarrak, Euskal Autonomia Erkidegokoak eta katalanak izan ziren eta Espainiako turista guztien % 18,6, % 14,3 eta % 14,1, hurrenez hurren. Erregistratu ziren ostatu gauei dagokienez, madrildarrek, Euskal Autonomia Erkidegokoek eta katalanek egin zituzten egonaldi gehien hotel-establezimenduetan, % 18,3k, % 13,4k eta % 13,3k, hurrenez hurren.
Espainia osoa kontuan hartuta, urtarrilean bidaiarien urte arteko tasa % 2,9 hazi zen eta ostatu gauen kopurua % 4,6; batez beste 3,10 eguneko egonaldiak izan ziren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa