(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak desgaitasunak dituzten pertsonentzako Oncineda Zentroaren eraikin berria inauguratu du osteguna, 2011.eko martxoak 3

Lana Nafarroa 2012 Planaren barruan dago eta 31 logela berri, atseden hartzeko inguruak, paseatzeko inguruak eta jangela barruan hartu ditu


Oncineda Zentroaren inaugurazioa

Sanz Lehendakaria, agintariak eta Oncineda Zentroko egoiliarrak, eraikin berriaren inaugurazioan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak desgaitasunak dituzten eprtsonentzako Oncineda Zentroaren eraikin berria inauguratu du gaur goizean Lizarran. Lana Nafarroa 2012 Planaren barruan dago eta 3.955.936,46 euroko kostua izan du. Erakin berriak 31 logela indibidual, jangela, paseatzeko ingurua eta atseden hartzeko ingurua ditu, baita kasuan kasuko zerbitzuak ere. Zentroak 61 egoiliarrentzako lekua du eta eguneko egonaldietarako 5 plaza.

Inaugurazio-ekitaldian, Lehendakariak alboan izan ditu Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidentea, Begoña Ganuza Bernaola Lizarrako alkatea, María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontesilaria eta Pilar Axpe Aizpurúa Zentroko Familiakoen Elkarteko lehendakaria.

Desgaitasunaren Arreta Integralerako Oncineda Zentroa Lizarrako Carlos VII kaleko 37. zenbakian dago, eta adimen-desgaitasun larria eta sakona duten pertsonak hartzen ditu, laguntza-beharrizan etengabe, zabal eta orokorrak dituztenak. Ostatua, mantenua, medikuntza-osasun arreta, arreta psikosoziala, gaitze eta errehabilitazio programak, doikuntza pertsonal eta sozialeko programak eta aisia eta astialdiko programak eskaintzen ditu. Zentroa Nafarroako Gobernuaren

Nafarroako Mendetasun Agentziara atxikita dago eta SAR Taldeak kudeatzen du.

Eraikin berriak 2.240 m2-ko azalera eraikia du eta, beraz, Zentroaren azalera osoa 4.924 m2-koa da orain. Proiektua egiteko funtzionaltasun eta irisgarritasun irizpideak erabili dira eta barruan argi naturala da nagusi. Logela berrietatik atari longitudinal batera atera daiteke eta bertatik lorategia ikus daiteke, paseatzeko eta atseden hartzeko bankuak dituen bide batek inguratzen duena. Eraikinaren 31 logeletatik 21ek komuna dute eta 10ek 4 komun elkarbanatzen dituzte. Azken logela horiek sabaiko garabiekin ekipatuta daude.

Horrez gain, eraikinean bi egongela zabal eta argitsu eta bi jangela daude, korridore kristaldunak, ile-apaindegia, biltegiak, aulkien eta garabien parkea, bisita gelak, zainketa eta administrazio ingurua eta langileentzako ingurua dago, jangelarekin eta atseden hartzeko inguruarekin, officearekin eta komunarekin; inguru hori zentro zaharrarekin komunikatuta dago.

Proiektu arkitektonikoa Resano Soler Arquitectos enpresarena da eta lana Margarita Soler-ek eta bere ekipoak zuzendu du. Eraikina Construcciones Luciano Elcarte enpresak eraiki du.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa